Itxi

Osasuna

2-0

Osasunak Levanteren harresiarekin egin du topo

Erredakzioa

Gorritxoak azken partidetan erakutsitako irudi onetik urrun egon dira, eta aurrean Levanteren harresia izan dute, emaitza ondo gordetzen (2-0).

1:18

Osasunak Levanteren aurkako partida galdu du, Ciutat de Valencia zelaian (2-0). Bi taldeak momentu onean iritsi dira partidara, baina gorritxoek ez dute Atleticoren kontra erakutsitako joko ona egin, eta oso aurkari serioa izan dute aurrean.

Osasuna gora begira irten zen, baina Joaquin Caparrosek entrenatutako taldea laster jarri zen aurretik. 6. minutuan, Diopek gola sartu zuen Andres Fernandezen atean. Hiru partida zeraman Osasunak golik jaso gabe.

Geroago, Oriol Rierak norgehiagoka berdintzeko aukera izan zuen, baina area barrutik kale egin zuen. Levante, zelaian ondo kokatuta, partida eta Osasuna kontrolpean izan zituen lehenengo zatian. Atsedenaldia baino lehen, Ruben Garciak erabakita utzi zuen neurketa, Osasunak gaizki defendatutako jokaldi batean.

Bigarren zatian, ondo gorde zuen emaitza Levantek. Casadesusek Cejudori egindako sarrera gogor batek jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen Levante, baina Osasunak ezin izan du nagusitasuna aprobetxatu, eta azken zatian abaguneal sortu arren, Keylor Navas eta Levanteren harresiarekin topatu da.

FITXA TEKNIKOA

Levante: Keylor Navas, Vyntra, Navarro, Juanfran, Nikos; Diop, Dimao, Rubén (Sissoko, m.82), Ivanschitz (Pedro Lopez, m.74); Barral (Baba, m.92) y Casadesus.

Osasuna: Andrés; Damià (Acuña, m.65), Arribas, Loties, Oier; Lolo (Lobato, m.48), Silva, R.Torres (Nino, m.80), Cejudo; Armenteros y Oriol Riera.

Golak: 1-0, m.4: Diop. 2-0, m.42: Ruben.