Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Osasunak asko sufritu du puntu bakarra lortzeko (0-0)

Erredakzioa

Javi Graciaren gizonek defentsan gehiegi sufritu dute, baina Granadak ezin izan du Asier Riesgo atezaina gainditu.

  • De las Cuevas. Argazkia: EFE

    De las Cuevas. Argazkia: EFE

Iruñeko taldeak puntu garrantzitsua lortu du etxetik kanpora, Granadaren aurka (0-0). Andaluziako taldea Osasuna baino gehiago izan da, eta gorritxoek asko sufritu dute atea hutsean mantentzeko. Asier Riesgok gelditu erabakigarriak egin ditu.

Osasuna nagusi izan da partidako aurreneko minutuetan, baina Lucas Alcarezen gizonek neurketaren kontrola hartu dute, erraz. Reciok Granadaren aukerarik onena izan du, 19. minutuan, baina baloia zutoinera jaurti du. Andaluziako taldeak sakatzen jarraitu du, eta Javi Graciaren gizonek asko sufritu dute defentsan.

Gorritxoek ezin izan dute ia gol aukerarik sortu, eta Roberto atezainak ez du ia lanik eduki. Asier Riesgok, bestalde, gelditu erabakigarriak egin behar izan ditu. 43. minutuan, El Arabik Osasunako atezaina gainditzeko abagune ederra izan du, baina Riesgok gelditu ikusgarria egin behar izan du. Atsedenaldian, 0-0ekoak jarraitzen zuen markagailuan.

Bigarren zatian, Granadak erasoan indartsu jarraitu du, eta Osasunak ezinean jarraitu du. Nafarroako taldearen abagune argi bakarra Alvaro Cejudok izan du, atsedenaldiaren ostean, baina gorritxoak kanpora juarti du baloia. Lucas Alcarazen gizonek aise agindu dute, eta Iruñeko taldeak sufritzen jarraitu du.

Pitik urrezko abagunea izan du, 76. minutuan, baina Granadako jokalariaren errematea langa gainetik kanpora joan da. Osasunak defentsan sufritu egin du, baina Asier Riesgo sendo egon da ate azpian. Norgehiagokako azkenengo aukera argia Pitik izan du, 88. minutuan, baina baloia kanpora jaurti du zuri-gorriak. Azkenean, Javi Graciaren gizonek puntu garrantzitsu bat eksuratu dute etxetik kanpora.

Fitxa teknikoa:

0 - Granada: Roberto; Nyom, Mainz, Murillo, Angulo; Iturra; Piti, Recio, Fran Rico, Brahimi; eta El Arabi (Riki, 69. minutuan).

0 - Osasuna: Riesgo; Marc Bertran, Arribas, Loties, Damia; Silva, Lolo; Armenteros, Cejudo (Torres, 67. minutuan), De las Cuevas (Acuña, 82. minutuan); eta Oriol Riera (Oier, 88. minutuan).