Itxi

Osasuna

Errege Kopa

Osasunak duintasunez galdu du Bernabeun (2-0)

Erredakzioa

Gorritxoek partida ona egin dute Real Madrilen aurka, baina Ancelottiren gizonek kalitate handia dute eta horretaz baliatu dira kanporaketa bideratzeko.

  • Real Madrileko jokalariak, lehen gola ospatzen. Efe.

    Real Madrileko jokalariak, lehen gola ospatzen. Efe.

Jese Rodriguezen partida onak eta Karim Benzemaren burukadak erabaki dute Osasunak Bernabeun Real Madrilen aurka jokatutako Errege Kopako partida. Madrildarrak nagusitu dira, 2 eta 0, baina aparteko ezer egin gabe.

Lehen 45 minutuetan gauza gutxi izan dira. Real Madrilek gola egin du, Karim Benzemaren eskutik, Luka Modricek maisuki ateratako falta bat errematatuz. Beste ezer ez dute egin madrildarrek.

Guztira, sei aukera argi izan dituzte zuriek: bi Cristianorenak, eta beste bi Modricen eta Baleren hanketan. Osasunak ere aukerak izan ditu, baina ez da baloia madrildarren atean sartzeko gai izan, eta egindako hutsak ederki ordaindu dituzte gero. Cejudok eta Oierrek izan dituzte aukera azpimarragarrienak.

Jesek bigarren gola egin du, min hartu eta zelaia utzi aurretik. Nafarren defentsak huts nabarmena egin du jokaldian, eta baloia Benzemaren hanketan utzi dute. Frantziarrak Cristianori eman dio eta honek, berriz, kanariarrari, bigarren gola egiteko.

Madrilek gora egin du orduan, hirugarren golaren bila, Sadarren lasai jokatu eta ezustekorik ez hartzeko, baina ez dute lortu.

Balek esku-eskura izan du gola egitea, baina Cristianok, nahi gabe, baloiaren bidea oztopatu du eta jaurtiketa kanpora joan da.

Ez da besterik izan Bernaben. 2 eta 0ekoak ez du kanporaketa erabakita utzi, baina Osasunak miraria beharko du Sadarren, asteazkenean, final-laurdenetara pasatzeko.