Itxi

Osasuna

Adierazpenak

Silva: '2014an dena emango dugu'

Erredakzioa

Txileko jokalariaren ustez Espanyolen kontrako norgehiagoka oso garrantzitsua izango da, gorritxoek jaitsiera postuetatik irteteko abagunea izango baitute.

  • 'Gato' Silva. Argazkia: EiTB

    'Gato' Silva. Argazkia: EiTB

Francisco Silva Osasunako jokalariak 2014an taldeak dena emango duela onartu du, prentsaurrekoan. Gorritxoek partida oso garrantzitsua jokatuko dute urtarrilaren 5ean Espanyolen kontra.

"Zaleei dena emango dugula esan nahi diet. Emaitza onak lortzeko berdegunean elastikoa izerdituko dugula ziur egon", esan du txiletarrak, Taxoaren.

"Badakigu sailkapenean no gauden, eta hortik irtetea gure esku dago", azaldu du gorritxoak. Espanyolen aurkako neurketa "oso garrantzitsua" izango da, jaitsiera postuetatik irteteko abagunea izango baitute Javi Graciaren gizonek.

Aurten Silvak Brasilgo Munduko Txapelketa jokatzeko aukera izan lezake Txileko selekzioarekin, eta "energiarekin eta gogotsu" dagoela onartu du.