Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Osasunak puntu bat lortu du, baina jaitsiera postuetan jarraitzen du

Erredakzioa

Emiliano Armenterosek golak aurretik jarri ditu nafarrak, baina galiziarrek berdinketa lortu dute eta horri eutsi diote amaiera arte.

  • Emiliano Armnesteros izan da gorritxoen golegilea. Efe.

    Emiliano Armnesteros izan da gorritxoen golegilea. Efe.

Osasunak puntu bat atera du Balaidosetik, baina urtea sailkapeneko jaitsiera postuetan amaituko du.

Partida alde jarri zaie nafarrei hasieran, 17. minuturako aurretik izan baitira markagailuan. Emiliano Armenterosek egin du gorritxoen gola, atzelari galiziarrei aurrea hartu eta baloia Yoel atezainaren atean sartuta.

Handik gutxira, Graciaren mutilek aukera paregabea izan dute bigarrena egiteko, baina Roberto Torresen jaurtiketak zutoinean jo du.

Celtak ezer guitxi egin du lehen zatian, baina zortea alde izan du eta norgehiagoka berdintze alortu du 34. minutuan, Augusto Fernandezek egindako golari esker.

Bigarren zatian, parekotasuna izan da nagusi, baina Luis Enriqueren mutilek trebezia eta gogo gehiago agertu dute eraso egiterakoan. Gauzkak horrela, Andres Fernandez nafarren atezainakbi puntu salbatu ditu Nolitoren jaurtiketari eta Santi Minaren burukadari bikain erantzunda.

Fitxa teknikoa:

1 - Celta: Yoel Rodríguez; Jonny, David Costas, Fontás, Aurtenetxe; Borja Oubiña, Krohn-Dehli (Alex López, 70. min), Augusto Fernández (Bermejo, 82. min); Rafinha, Orellana (Nolito, 63 . min) y Santi Mina.

1 - Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Flaño, Loties, Damiá; Patxi Puñal, Lolo; Cejudo, Roberto Torres (Oier, 73. min), Armenteros (Onwu, 78. min); Oriol Riera.

Golak: 0-1, 16. min: Armenteros. 1-1, 34. min: Augusto Fernández.