Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Osasunak eskura izan du Real Madrili irabaztea (2-2)

Erredakzioa

Nafarrak 2 eta 0 aurreratu dira lehen zatian Oriol Rierak sartutako golei esker, baina azkenean partida bukatzeko irrikaz izan dira. Bi taldeak 10 jokalarirekin geratu dira.

3:31

Real Madrilek atzera pausoa eman du Bartzelonarekin eta Atletico Madrilekin Ligako lidertzan duen borrokan, Sadarren, Osasunaren aurka puntu bakarra lortuta.

Nafarrak 2 eta 0 aurreratu dira markagailuan lehen zatian baina ezin izan diote abantailari eutsi eta sufrituta iritsi dira partidaren amaierara.

Lehen zatiko 39. minuturako bi goleko errenta zuten Javi Graciaren mutilek. Gainera, 43.ean, Sergio Ramos kaleratu egin du epaileak bigarren txartel horia aterata. Dena alde izan dute gorritxoek.

Baina Iscoren eta Peperen golek neurketa berdindu dute, eta 'Gato' Silva ere kalera joan da bigarren txartela ikusita. Bi taldeak 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka. Real Madrilek puntu bakarra atera du Iruñeatik.

Fitxa teknikoa

2 - Osasuna: Andrés Fernández, Marc Bertrán, Loties, Arribas, Damiá; Silva, Lolo, Cejudo, Torres (Oier Sanjurjo, 75. min), Armenteros (Raoul Loe, 80 . min); y Oriol Riera (Manuel Onwu, 86. min).

2 - Real Madril: Diego López; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Modric (Nacho, m.64); Isco (Jesé, 83. min), Bale (Di María, 54. min), Cristiano Ronaldo; y Benzema.

Golak: 1-0, 16. min: Oriol Riera. 2-0, 39. min: Oriol Riera. 2-1, 45. min: Isco. 2-2, 80. min: Pepe.