Itxi

Osasuna

Vila-realen aurka

Armenteros, Cejudo eta De las Cuevas deialdian sartu dira

Erredakzioa

Osasunak Marcelinoren taldea hartuko du larunbat honetan, Sadarren, 23:00etatik aurrera.

  • Mendilibar eta "Gato" Silva. Argazkia: EFE

    Mendilibar eta "Gato" Silva. Argazkia: EFE

Emiliano Armenteros, Alvaro Cejudo eta Miguel De las Cuevas Osasunako jokalariak osatu dira, eta Vila-realen aurkako partida jokatu ahal izando dute. Gorritxoek Marcelinoren taldea hartuko dute larunbatean, Sadarren (23:00).

Marc Bertran, Manuel Ortiz "Lolo", Juan Francisco Martinez "Nino" eta Miguel Flaño, ordea, lesionatuta daude eta zerrendatik kanpo geratu dira.

Gauzak horrela, honakoa da Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak eskainitako deialdia: Andres Fernandez eta Asier Riesgo, Oier, Loties, Arribas, Joan Oriol, Damia eta Echaide atzelariak, Puñal, Silva, Sisi, De las Cuevas, Armenteros, Roberto Torres, Raoul Loe eta Cejudo erdilariak, eta Oriol Riera, Manu Onwu eta Ariel Nuñez aurrelariak.

Ustekoz hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez, Oier, Loties, Arribas, Joan Oriol, Puñal, Silva, Sisi, Armenteros, De las Cuevas eta Oriol Riera.

Vila-real: Asenjo, Mario, Musacchio, Dorado, Jaume Costa, Bruno, Trigueros edo Pina, Cani, Aquino, Gio eta Perbet.

Futbol-zelaia: Sadar.

Epailea: Fernandez Borbalan.

Ordua: 23.00.