Itxi

Osasuna

2-0, Athleticen aurka

Mendilibar: 'Gola baino, gola lortzeko gosea falta zaigu'

Erredakzioa

Bizkaiko entrenatzailea gustura gelditu da taldeak egindako jokoarekin, nahiz eta gorritxoek porrota jaso Anoetan (2-0), Athleticen kontra.

1:04

Jose Luis Mendilibar Osasunako teknikaria taldearen jokoarekin gustura gelditu dela aitortu du, prentsaurrekoan. Iruñeko taldeak 2-0 galdu du Anoetan, Athleticen aurka, eta gorritxoei "gola lortzeko gosea" falta izan zaiela, azpimarratu du Mendilibarrek.

"Ez zaigu gola falta, gola lortzeko gosea baizik. Intentsitatearekin jokatu dugu, eta aurkariak korrika egin behar izan du berdegunetik. Errematerako indarra falta izan zaigu", esan du Zaldibarreko prestatzaileak.