Itxi

Osasuna

Igandean, Granadaren aurka

Mendilibar: 'Lehen partida irabazteak konfiantza ematen dizu'

Erredakzioa

Iragan denboraldian, sei partida behar izan zituzten nafarrek lehe garaipena lortzeko. Entrenatzailearen ustez, aurten egoera "ezberdina da" eta hasiera "ona" egitea espero du.

  • Osasunak Granada hartuko du Sadarren, ligako lehen jardunaldian. Efe.

    Osasunak Granada hartuko du Sadarren, ligako lehen jardunaldian. Efe.

Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak liga garaipen batekin hasteko garrantzia azpimarratu du. Horren harian, lehen partida irabazteak "konfiantza" ematen duela azaldu du.

Iragan denboraldian, sei partida behar izan zituzten nafarrek lehe garaipena lortzeko. Entrenatzailearen ustez, aurten egoera "ezberdina da" eta Granadaren aurka partida "ona" egitea espero du.

Aurkariaz hitz egitean, aurrera egiteko duen erraztasuna aipatu du: "Zelai erditik aurrera jokalari oso dinamikoak ditu, aurrera erraz egiten dute".