Osasuna
1-1
Osasunak bana berdindu du Valladoliden aurka
Erredakzioa
Jesus Ruedak sartu du 0-1ekoa Gaztela eta Leongo taldearentzat, 55 minutuan. Gorritxoek bigarren zati ona jokatu dute, eta partida berdintzeko gai izan dira Onwuren golari esker.
-
Iragan denboraldiko Osasuna-Valladolid partidako artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Osasunak eta Valladolidek bana (1-1) berdindu dute Burgoseko El Plantio zelaian jokatu duten partidan. Bi taldeentzat denboraldi-aurreko azken partida izan da larunbat honetan jokatutakoa.
Valladolid gogotsu zelairatu da, eta lehen minutuetan baloiaren jabe izan da. Lehen zatian abagune gutxi sortu dituzte bi taldeek, eta argiena Valladolidek izan du, 26 minutuan. Pucelako taldea 0-1ekoa sartzetik gertu egon da, baina Andres Fernandez atezainak erantzun bikaina eman dio Javi Guerraren erremateari. Lehen zatia golik gabe bukatu da.
Partidako golak bigarren zatian etorri dira. Valladolidek 0-1ekoa sartu du, 55. minutuan. Osasunak kale egin du defentsako lerroan, eta Jesus Ruedak ez du Andres Fernandezen aurrean barkatu.
Gola hartuta, Osasuna izan da baloiaren jabe, eta aurkariak baino hobeto jokatu du. Mendilibarrek zuzentzen duen taldea abaguneak sortzen hasi da, eta saria jaso du, 70. minutuan. Onwuk banakoa sartu du (1-1).
Norgehiagokako azken txanpan Osasuna izan da nagusi, eta bigarren gola sartzeko abaguneak ere izan ditu, baina gorritxoek ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu eta partida berdinduta bukatu da (1-1).
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Andres Fernandez; Echaide, Loties, Arribas, Oier; Puñal, Raoul Loe; Joan Oriol, Roberto Torres, De las Cuevas; Oriol Riera. Parte hartu duten beste jokalariak: Marc Bertran, Sisi, Manu Omwu, Armenteros, Ariel Nuñez.
1 - Valladolid: Mariño; Rukavina, Jesús Rueda, Marc Valiente, Bergdich; Alvaro Rubio, Sastre; Ebert, Óscar, Omar; Javi Guerra. Parte hartu duten beste jokalariak: Veloz, Osorio, Peña, Rama, Baraja, Carmona eta Manucho.
Golak: 0-1, 55. min: Jesus Rueda; 1-1, 70. min: Omwu.
Epailea: Diaz Cano.