Itxi

Osasuna

0-1

Osasunak garaipena lortu du Peña Sporten aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak denboraldi-aurreko lehen garaipena lortu zuen Zaragozaren aurka asteartean, eta asteazken honetan 0-1 irabazi dio Tafallako taldeari.

  • Ariel Núñez. Argazkia: EFE

    Ariel Nuñez Peña Sporti sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak denboraldi-aurreko bigarren garaipena lortu du Peña Sporti 0-1 irabazita. Asteartean Zaragozaren aurka 2-1 irabazita lortu zuen lehen garaipena talde gorritxoak, eta asteazken honetan bigarren partida irabaztea lortu du.

Partida Tafallan jokatu da, eta etxeko taldea izan da nagusi lehen minutuetan. Osasunak, ordea, azkar erantzun du, eta lehen 20 minutuetan bi taldeek gola sartzeko abaguneak izan dituzte. 22. minutuan, ordea, Osasunak sartu du gola. Ariel Nuñezek maisuki jaurti du falta, eta 0-1ekoa sartu du. Gola sartuta Osasuna izan da nagusi, eta abaguneak izan dituen arren ez da gola sartzeko gai izan. Lehen zatia 0-1eko emaitzarekin bukatu da.

Bigarren zatiko lehen minutuetan gogotsu zelairatu da Peña Sport, eta abagune argiren bat ere sortu du Tafallako taldeak. Minutua pasa ahala, ordea, Osasuna izan da nagusi, baina bigarren zatian ere Mendilibarrek zuzentzen dituen gizonak kamuts ibili dira aurkariaren ate aurrean. Azken minutuetan, partida berdintzen saiatu da Peña Sport, baina Osasuna sendo ibili da defentsako lanean, eta garaipena eskuratu dute gorritxoek (0-1).

Fitxa teknikoa:

0 - Peña Sport: Munarriz, Jimenez, Sito, Calvo, Maeztu, Castán, Garde, Toni, Eder, Uriz eta Igotz. Jokalari hauek ere jokatu dute: Ivan Garcia, Ramos, Iturralde, Chocarro, Gonzalo, Barace, Cristian Rey eta Soto.

1 - Osasuna: Asier Riesgo; Marc Bertran, Unai, Arribas, Joan Oriol; Loé (Oier, 46. min), Maikel; Sisi, Oriol Riera (Armenteros, 56. min), Yoel; eta Ariel Nuñez.

Gola: 0-1, 22. min: Ariel Nuñez.

Epailea: Alberto Castillejo.