Itxi

Osasuna

Lehen garaipena

Osasunak markagailua irauli du, Zaragozaren aurka (2-1)

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren gizonek 0-1ekoa iraultzea lortu dute, bigarren zatiko aurreneko minutuetan. Gorritxoen golak Manu Onwuk eta Cejudok egin dituzte.

1:19
Osasuna-Zaragoza. Argazkia: EiTB

Osasunak denboraldiaurreko bere lehenengo garaipena eskuiratu du Tuteran, Zaragozaren aurka (2-1). Mendilibarren gizonak 0-1 galtzen joan dira aurreneko zatian, baina bigarren zatiko aurreneko minutuetan gorritxoek 2-1ekoa lortu dute.

Lehenengo zatiko 8. minutuan Victorrek Zaragozaren gola egin du. Nafarroako taldeak gogor borrokatu du, eta Cejudok eta Onwuk markagailuari buelta eman diote.

- Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Andres Fernandez; Oier, Loties, Miguel Flaño, Echaide; Puñal, Raoul Loe; Cejudo, Roberto Torres, De las Cuevas; eta Manu Onwu. Bigarren zatian: Joan Oriol, Maikel Mesa eta Ariel Nuñez.

1 - Zaragoza: Leo Franco; Fernandez, Alvaro, Paredes, Abraham; Paglialunga, Movilla; Barkero, Víctor, Montañés; eta Orti. Bigarren zatian: Laguardia, Cortes, Porcar, Suarez eta Tarsi.

Golak: 0-1, 8. minutuan: Victor. 1-1, 52. minutuan: Manu Onwu. 2-1, 63. minutuan: Cejudo.