Itxi

Osasuna

Denboraldiaurrea

Marc Bertran: 'Sentsazioak nahiko onak dira'

Erredakzioa

Osasunako jokalariak garaipen bat lortzeko gogoekin daudela onartu du, baina emaitzei garrantzia kendu nahi izan die, "sentsazioak nahiko onak" direlako.

  • Marc Bertran. Argazkia: EiTB

    Marc Bertran. Argazkia: EiTB

Marc Bertran Osasunako jokalariak denboraldiaurreko sentsazioak nahiko positiboak direla azaldu du, nahiz eta Iruñeko taldeak oraindik ez duen garaipenik ez lortu.

Kataluniako jokalariak ez daudela arduratuta argi utzi du, eta garrantzitsuena pixkanaka fisikoki ondo prestatzen joatea dela azpimarratu du.

"Denboraldiaurrean partida irabazten hastea ondo egongo litzateke, baina egiten ari garen lana ona da. Taldeak sentsazio onak ditu, bnahiz eta emaitzek ez duten laguntzen. Sentsazioak nahiko positiboak dira", esan du Bertranek Taxoaren.

Kataluniarraren ustez, ia partida gehienetan ondo lehiatu dute. "Neurketa batzuetan gehiago merezi izan dugu. Maila hartzen ari gara, eta Ligako aurreneko partidarako ehuneko ehunean egongo garela uste dut", azaldu du Marc Bertranek.