Itxi

Osasuna

2-2 Heerenveen-en aurka

Osasunak lehen golak egin ditu baina ezin izan du garaipena lortu

Erredakzioa

Oriol Riera udan fitxatutako jokalariak bi gol sartu ditu holandarrek partidako lehen ordu laurdenean egindako golen errentari aurre egiteko.

  • Mendilibar, jokalariei aginduak ematen. Efe.

    Mendilibar, jokalariei aginduak ematen. Efe.

Osasunak 2013ko denboraldiaurreko lehen bi golak sartu zituen larunbatean Holandan, Marco Van Vastenen Heerenveen taldearen aurka jokatutako lagunarteko partidan. Hala ere, gorritxoek garaipenik lortu gabe jarraitzen dute, lau norgehiagoka jokatuta. Azken hiruretan berdinketak lortu dituzte.

Oriol Riera udan fitxatutako jokalariak bi gol sartu ditu holandarrek partidako lehen ordu laurdenean egindako golen errentari aurre egiteko.

Bestalde, Ariel Nuñez paraguaiarrak debuta egin zuen; ordu erdi luze jokatu zuen bigarren zatian.

Heerenveen ezustean harrapatu zuen Osasuna partidako lehen ordu laurdenean. Bi gol sartu zituzten holandarrek, 14. minuturako. Larunbata arte jokatutako hiru lagunartekoetan nafarrek ezin izan dute golik sartu, baina Heerenveenen aurka bi egin zituzten partida bukaeran, biak Oriol Rierak sartuta.

Fitxa teknikoa:

2 - Heerenveen: Nordfeldt, Otigba, Dijks (Zomer, 69'), Van Anholt (Kum, 39'), Kruiswijk, Finnbogason (Mark Uth, 86'), Wildschut (Van La Parra, 68'), De Roon (Savic, 76'), Slagveer, Eikrem (Van der Berg, 58') eta Ziyech.

2 - Osasuna: Andres Fernandez; Damià, Unai García, Miguel Flaño, Echaide; Maikel Mesa, Raoul Loé; Sisi (Yoel Sola, 68'), Manu Onwu, De las Cuevas (Nuñez, 56'); eta Oriol Riera (Joan Oriol, 76').

Goles: 1-0, 10 min: Slagveer. 2-0, 14 min: Eikrem. 2-1, 38 min: Riera. 2-2, 41 min: Riera.