Osasuna
0-0, Twenteren aurka
Osasunak ahul jarraitzen du erasoan
Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren mutilek denboraldiaurrean gola lortu ezinik jarraitzen dute, Twenteren kontrako lagunartekoan 0-0 egin ondoren.
-
Twente-Osasuna. Argazkia: EFE
Nafarroako taldeak 0-0ekoarekin bukatu du denboraldiaurreko hirugarren lagunartekoa, FC Twenteren aurka. Lehenengo zatia oso orekatua izan da bi taldeak defentsan sendo egon baitira. Hala ere, bigarren zatian Holandako taldea nagusi izan da berdegunean, eta Asier Riesgok gelditu erabakigarriak egin behar izan ditu. Osasunak ez du golik jaso, baina denboraldiaurrean oraindik ez du golik lortu.
Mendilibarrek hamabost jokalari soilik deitu zituen Twenteren aurkako lagunartekorako, eta lehenengo aldiz ez du rotaziorik egin.
Fitxa teknikoa:
FC Twente: Marsman, Bjelland, Begtsson, Janssen, Bouma, Castaignos, Rosales, Gutierrez, Tanda, Promes eta Eghan. Bigarren zatian, Wisgerhosek, Pelupessyek, Zschusschemek, Holscherek, Kuiperrek eta Johnek ere jokatu dute.
CA Osasuna: Asier Riesgo, Marc Bertran, Arribas, Loties (84. minutuan, Unai Garcia), Joan Oriol, Yoel Sola (70. minutuan, Maikel Mesa), Puñal, Silva, De las Cuevas, Oier eta Oriol Riera (84. minutuan, Manu Onwu).