Osasuna
Aurrelaria
Ariel Nuñez, Osasunako jokalari berria
Erredakzioa
Paraguaiko jokalaria Libertad Asunción taldetik lagatu gisa heldu da Osasunara. Ariel Nuñez gorritxoen laugarren fitxaketa bilakatu da.
-
Ariel Nuñez. Argazkia: Osasuna
Osasunak Ariel Nuñez aurrelaria fitxatu du, eta Paraguaiko aurrelariak datorren denboraldia lagatu gisa jokatuko du. Libertad Asunción taldeko jokalariak 2013-2014 denboraldia Iruñean jokatuko du, eta Osasunak Nuñez fitxatxeko aukera gordeko du.
Paraguaitarrak akordioa ia itxita zuen, baina atzo medikuaren azterketa gainditu behar izan zuen, Madrilen. Ondorengo orduetan, Jose Luis Mendilibarren aginduetara jarrito da, Holandan.
Ariel Nuñez (24 urte) Osasunak burutu duen laugarren fitaketa dam Joan Oriolen, Jordan Lotiesen eta Oriol Rielaren ondoren.