Itxi

Osasuna

Hurrengo denboraldirako

Sadar izena berreskuratu du Osasunak

Erredakzioa

Nafarroako Erresuma izena hartu zuen futbol-zelaiak Nafarroako Gobernuarekin lortutako laguntza akordioaren ondorioz, baina Gobernuak hitzarmenari amaiera ematea erabaki zuen.

  • Sadar izena berreskuratu du Osasunak

    Osasunaren futbol-zelaia. Argazkia: EFE

Osasunak Sadar izena berreskuratuko du hurrengo denboraldirako. Nafarroako Erresuma izena hartu zuen futbol-zelaiak Nafarroako Gobernuarekin lortutako laguntza akordioaren ondorioz, baina Gobernuak hitzarmenari amaiera ematea erabaki zuen.

Denboraldi amaiera arte izenari eutsi dio Osasunak "hedabidei eta Ligari" zor zien errespetuagatik, Miguel Archanco presidenteak esan duenez. Aurten garrantzitsuena Lehen Mailari eustea zela azpimarratu du.

Astelehenean Sadar izena erabili zuen Osasunak dagoeneko astearte honetako prentsaurrekoaren berri emateko hedabideei bidalitako oharrean.