Osasuna
Beste denboraldi bat
Archanco: 'Mendilibarrek helburua bete du'
Erredakzioa
Osasunako presidenteak baieztatu egin du Jose Luis Mendilibarrek datorren denboraldian Iruñean jarraituko duela.
Miguel Archancok baieztatu egin du Jose Luis Mendilibar bizkaitarrak entrenatzaile kargua jarraituko duela hurrengo denboraldian. Presidentea eta entrenatzailea atzo bildu ziren, baina Zuzendaritzak gaur arte itxaron du.
Salbazioa lortu ondoren, Jose Luis Mendilibarrek Osasunan jarraitzea akordioaren bidez automatikoki irabazi zuen, baina Zuzendaritzak baieztatu ez izanak zurrumurruak sortu zituen.
Akordioa hausteko arrazoirik ez duela ikusi adierazi du Miguel Archancok, teknikari bizkaitarrak helburuak lortu baititu. Mendilibarrek bere laugarren denboraldia egingo du Iruñeko taldean.