Itxi

Osasuna

38. jardunaldia

Osasunak Bernabeun galduta eman dio amaiera denboraldiari

Erredakzioa

Nafarrek partida bi goletara berdintzea lortu eta garaipenarekin amets egin dute, baina Benzemak era Callejonek egindako bi golek 4 eta 2koa jarri dute markagailuan.

  • Oier Cejudo, Real Madrileko jokalari batekin borrokan. Efe.

    Oier Cejudo, Real Madrileko jokalari batekin borrokan. Efe.

Jose Mourinhok agur esan dio Real Madrili Osasunari 4 eta 2 irabazita, 2013ko Liga Txapelketako azken jardunaldian.

Osasunak lehen mailan jarraitzea ziurtatu zuen iragan jardunaldian eta presiorik gabe jokatu du Bernabeun. Hala ere, partida ona egin dute nafarrek, eta disfrutatzera atera dira berdegunera.

Real Madrilek 35. minutuan izan du lehen aukera garbia eta ondo aprobetxatu dute: Higuain bakar-bakarrik geratu da Asier Riesgoren aurrean eta gola egin du.

Bigarrena hiru minutu geroago iritsi da: Ozilek alboko sakea atera eta Essienek buruz errematatu du sarera.

Bigarren zatian, Osasuna suspertu egin da, Roberto Torresi esker. Eskumaz urrutitik egindako jaurtiketa bortitzarekin madrildarren atea zulatu du. Nafarren bigarren golan, berriz, bera izan da Cejudori pasea eman diona.

Nafarrak garaipenarekin amets egiten hasi dira, baina Benzemak era Callejonek egindako bi golek 4 eta 2koa jarri dute markagailuan.

Fitxa teknikoa:

4 - Real Madril: Jesús Fernández; Callejón, Raúl Albiol, Carvalho, Arbeloa (Llorente, m.85); Essien, Modric; Di María (Nacho Fernández, m.46), Özil (Omar, m.81), Benzema; eta Higuaín.

2 - Osasuna: Asier Riesgo (Ricardo, m.75); Oier, Rubén, Unai García, Nano; Silva (Maikel, m.78), Timor; Cejudo, Armenteros, Roberto Torres; eta Llorente (Manu Onwu, m.46).

Golak: 1-0, m.35: Higuaín. 2-0, m.38: Essien. 2-1, m.52: Roberto Torres. 2-2, m.64: Cejudo. 3-2, m.69: Benzema. 4-2, m.88: Callejón.

Epailea: Pérez Lasa (euskal herritarra). Txartela atera die Real Madrileko Higuaini (44) eta Osasunako Unairi (44).