Itxi

Osasuna

Nafarroako Erresuman

Osasunak markagailua irauli, eta salbazioa lortu du (2-1)

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren mutilek gogor borrokatu dute Negredoren golaren ostean, eta Puñalek eta Cejudok garaipenaren golak egin dituzte.

  • Osasuna-Sevilla. Argazkia: EFE

    Osasuna-Sevilla. Argazkia: EFE

Osasunak matematikoki mailari eustea lortu du Nafarroako Erresuman Sevillari 2-1 irabazita. Etxean lortutako garaipenak, eta Deportivoren eta Zaragozaren porrotek salbazioa bermatu diote talde gorritxoari. Partida amaneran feste handia bizi izan da Sadarren.

Lehen zatian Osasuna izan da nagusi, eta abagune argienak izan ditu, baina Mendlibarrek zuzentzen duen taldeak ezin izan du Betok defendatzen izan duen atea zulatu. Horrenbestez, golik gabe iritsi da partida atsedenaldira (0-0).

Bigarren zatia oso gaizki hasi da Osasunarentzat. Alvaro Negredok 0-1ekoa sartu du 50. minutuan. Gol bikaina sartu du Sevillako aurrelariak. Zail jarri zaizkio gauzak Osasunari, baina Mendlibarren taldeak tinko jarraitu du. Gola hartuta, jokoa hobetu du talde gorritxoak, eta Puñalek banakoa (1-1) sartu du, 63. minutuan. Berdinketa lortuta, nagusi izan da etxeko taldea, eta 78. minutuan Cejudok 2-1koa sartu du falta jaurtiketa sare barrura bidalita. Kalitate handiko gola sartu du Osasunako erdilariak. Azken minutuetan, ez du gehiegi sufritu Osasunak, eta garaipenak ez dio ihes egin. Epaileak partidaren amaiera adierazi duenean, gogotik ospatu dute salbazioa Osasunako jokalariek eta zaleek.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Ruben, Arribas, Damia; Puñal, Silva; Masoud (Llorente, 56. min), Armenteros, De las Cuevas (Cejudo, 73. min); eta Kike Sola (Oier, 84. min).

1 - Sevilla: Beto; Coke (Cicinho, 46. min), Cala, Botia (Puerto, 68. min), Fernando Navarro; Medel, Kondogbia; Navas, Rakitic, Perotti (Baba, 75. min); eta Negredo.

Golak: 0-1, 50. min: Negredo. 1-1, 63. min: Puñal. 2-1, 78. min: Cejudo.

Epailea: Muñiz Fernandez.