Itxi

Osasuna

1-0

Osasuna salbaziora gerturatu da Getaferi irabazita

Erredakzioa

Gorritxoek 1-0 irabazi diote Madrileko taldeari, eta mailari eusteko aurrerapauso handia eman dute. Partida ona jokatu du talde nafarrak, eta jaitsiera lau puntura du orain.

  • Alejandro Arribas. Argazkia: EFE

    Alejandro Arribas Getaferi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi, eta salbazioa lortzeko aurrerapauso handia eman du talde gorritxoak garaipen honekin. Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak lau puntura utzi ditu jaitsiera postuak.

Hasieratik jaun eta jabe izan da Osasuna. Golaren bila ibili dira gorritxoak lehen minututik, baina ez dute Moya atezainaren atea zulatzen asmatu. Ninok izan du lehen abagunea 10. minutuan, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Delas Cuevasen jaurtiketari erantzun bikaina eman dio Moya atezainak 22. mintuan, eta hurrengo jokaldian Armenterosek egindako errematea gutxigatk kanpora joan da. Talde gorritxoa izan da jaun eta jabe. Getafek ezer gutxi azaldu du erasoan, eta 39. minutuan sortu du partidako lehen abagunea. Valerak erdiraketa bikaina egin du, eta Lafitaren errematea kanpora joan da. Abagune bikaina izan du Madrileko taldeak, baina kale egin du. Lehen zatia golik gabeko berdinketarekin bukatu da (0-0).

Bigarren zatiko gidoia lehen zatikoaren antzerakoa izan da. Osasuna izan da baloiaren jabe, eta abagune argienak izan dituen taldea. 59. minutuan Kike Solak egindako erremateak Moyak defendatzen duen ateko bi zutoinak jo ditu, eta kanpora joan da baloia. Abagune argia izan da, baina ez du zortea lagun izan talde nafarreko aurrelariak. Ninok ere abagune ezin hobea alferrik galdu du, 73. minutuan. Osasunako aurrelari txikia bakarrik geratu da Moya atezainaren aurrean, eta atezainak gola eragotzi du.

Osasuna ekinean ibili da golaren bila, eta saria jaso du 74. minutuan. Arribasek erremate bikaina atera du, baloia sare barrura bidalita. 1-0ekoa izan da Osasunarentzat. Bazirudien azken minutuetan Getafek berdinketaren bila joko zuela, baina Osasunak ez du larritasunik pasa defentsako lanean. Ongi eutsi dio aldeko emaitzari Osasunak, eta garaipenak ezi dio ihes egin Mendilibarrek zuzentzen duen taldeari.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Ruben (Oier, 64. min), Arribas, Damia; Puñal, Silva; Armenteros, Nino (Llorente, 73. min), De las Cuevas (Masoud, 87. min); eta Kike Sola.

0 - Getafe: Moyá; Valera, Fede, Rafa, Mané; Borja (Míchel, m.46), Lacen (Álvaro, m.80); Pedro León, Abdel Barrada, Gavilán (Colunga, m.69); y Lafita.

Gola: 1-0, m.74: Arribas.

Epailea: Álvarez Izquierdo.