Itxi

Osasuna

2-2

Osasunak bi puntu utzi ditu Vallecasen

Erredakzioa

Mendilibarren gizoneak 1-2 aurretik jarri ziren partida galtzen hasi ondoren eta 2-3ko garaipen alortzeko aukera garbia alferrik galdu zuten.

  • David Timor Osasunako jokalaria, Javi Fuego madrildarrarekin borrokan. Efe.

    David Timor Osasunako jokalaria, Javi Fuego madrildarrarekin borrokan. Efe.

Osasunak eta Rayok 2 eta 2 berdindu zuten Vallecasen. Horri esker, nafarrek momentuko lasaitasuna hartu dute jaitsiera postuetatik ihes egiteko lehian, eta madrildarrek, ordez, gero eta urrutiagoo ikusten dute datorren denboraldian Europan jokatzea.

Partida polita jokatu zuten bi taldeek Vallecasen, batez ere bigarren zatian, bi taldeek baloia jokatzen eta jokaldiak ondo lantzen saiatu baitziren aurkariaren atera iristeko.

Neurketa ezin hobeto hasi zuen Rayok, seigarren minutuan gola egin baitzuen Andrija Delibasicek. Hala ere pozak gutxi iraun zien, minutu bat geroago Osasunak berdinketa lortu baitzuen Raul Loek sartutako golari esker.

Handik bost minutura bigarrena egin zuten gorritxoek; Alejandro Arribas Rayoko jokalari ohiak sartu zuen buruz, talde Navarra markagailuan aurretik jarrita.

Bigarren zatian, Rayo Osasuna baino fede gehiagorekin atera zer zelaira eta ekinaren ekinez partida berdintzea lortu zuten Piti kapitainaren golari esker.

Fitxa teknikoa:

2 - Rayo Vallecano: Ruben; Arbilla (Tito, 79'), Jordi Figueras, Gálvez (Adrián, 46'), Casado; Javi Fuego, Trashorras; Lass (Jose Carlos, 18'), 'Chori' Domínguez, Piti; eta Delibasic.

2 - Osasuna: Andres Fernández; Damià (Lolo, 62'), Arribas, Miguel Flaño, Nano; Raoul Loé, Timor (Puñal, 74'); Cejudo, Silva, De las Cuevas (Masoud, 57'); eta Kike Sola.

Goles: 1-0: M.6 Delibasic; 1-1: M.7 Raul Loe; 1-2: M.12 Arribas; 2-2: M.56 Piti.