Osasuna
1-0
Osasunak porrota jaso du azken minutuan
Erredakzioa
Julio Baptistak sartu du Malagari garaipena eman dion gola, 92. minutuan. Andres Fernandezek azken unera arte bizirik mantendu du taldea, baina azkenean gorritxoek ezin izan dute punturik lortu.
-
Julio Baptistak sartu du Malagari garaipena eman dion gola. Argazkia: EFE
Osasunak 1-0 galdu du Malagaren aurka Rosaledan, eta talde gorritxoak ez du jaitsiera postuetatik aldentzea lortzen. Porrota mingarria izan da Malagaren gola 92. minutuan etorri baita. Julio Baptistaren golak eman dio garaipena Malagari.
Etxeko taldea jaun eta jabe izan da partidan, baina Osasuna ere izan ditu gola sartzeko abagunean. Dena den, abagune argienak Malagak sortu ditu, baina Pellegrinik zuzentzen duen taldeko jokalarien jokaldi guztiei erantzun bikainak eman dizkio Andres Fernandezek. Osasunako atezainak, ordea, ezin izan du ezer egin Baptistaren golean, eta puntuak ihes egin dio talde gorritxoari.
Fitxa teknikoa:
1 - Malaga CF: Caballero; Gamez, Weligton, Demichelis, Eliseu; Isco, Iturra (Piazon, 81. min), Camacho, Joaquin (Sebastián Fernandez, 88. min); Baptista eta Saviola Duda, 73. min).
0 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Arribas, Ruben, Oier; De las Cuevas (Masoud, 85. min), Silva, Loe, Armenteros; Cejudo (Puñal, 63. min) eta Kike Sola (Onwu, 78. min).
Gola: 1-0, 93. min: Baptista.
Epailea: Velasco Carballo.