Osasuna
Osasunako prestatzaile fisikoa
Toni Ruiz: 'Baikor izateko moduko egoeran gaude'
Erredakzioa
Gorritxoen prestatzaile fisikoak ez daki hamabost eguneko atsedena taldearentzat onuragarria izango den, baina argi dauka indarrak hartzeko balio duela.
-
Toni Ruiz, Osasunako prestatzaile fisikoa. Argazkia: EiTB
Hamar jardunaldi falta dira BBVA Liga bukatzeko, eta Toni Ruiz Osasunako prestatzaile fisikoa baikor agertu da. "Jasotako hiru porroten alde positiboa postu berean gaudela da. Jokalariek konfiantza dute euren jokoan. Beste batzuk urduri jarriko lirateke. Baikor izateko moduko egoeran gaude", adierazi du Ruizek.
Osasunako prestatzaile fisikoak ez daki hamabost eguneko atsedena taldearentzat onuragarria izango den, baina argi dauka indarrak hartzeko balio duela.