Itxi

Osasuna

Lagunartekoa

Bayernek ez dio Osasunari Javi Martinezengatik ordainduko

Erredakzioa

Gorritxoek Mirandesen aurkako lagunarteko bat jokatuko dute. Asier Riesgo prest dago jokatzeko, baina Mendilibarrek ez ditu Armenteros eta Nino erabiliko.

  • Mendilibar. Argazkia: EFE.

    Mendilibar. Argazkia: EFE.

FIFAk Bayern Munichen erabakia helarazi dio Osasunari: Alemaniako taldeak ez dio Javi Martinezengatik ordainduko, Osasunak eskatu bezala.

Gorritxoek, bestalde, Mirandesen aurka jokatuko dute asteazkenean Taxoarren. Mendilibarrek ez ditu Armenteros eta Nino erabiliko, "atseden aktiboa" har dezaten. Bizkaiko entrenatzaileak, ordea, Asier Riesgo izango du prest, lesioa guztiz sendatuta.

Nafarroako taldeak geldiunea aprobetxatuko du Liga prestatzeko. Patxi Puñalen iritziz, "egoera onean" daude, "puntuei dagokienez". Hala ere, egoera txarra ez den arren (jaitsiera postuak lau puntura ditu), orain "bi partida garrantzitsu" dituztela uste du kapitainak, Valladoliden eta Espanyolen aurka.