Itxi

Osasuna

Iruñean

Diego Costak gehiegi zigortu du Osasuna (0-2)

Erredakzioa

Atletico Madrilek ez du aukera askorik izan, baina brasildarrak ederki aprobetxatu ditu bi abagune onenak eta Andres Fernandez bi aldiz gainditzea lortu du.

1:23

Nafarroako taldeak porrot gogorra jaso du etxean, Atletico Madrilen kontra (0-2). Simeoneren mutilek izan dituzten aukera urriak ondo aprobetxatu dituzte, eta Diego Costak partidako bi golak egin ditu. Gorritxoek markagailua iraultzeko ondo sakatu dute, baina Courtoisek gelditu erbakigarriak egin ditu.

Osasunak intentsitate handiarekin hasi du norgehiagoka, eta Mendilibarren mutilek markagailuan aurrea hartzeko abagune argiak izan dituzte. Oierrek kanpora bidaldi du baloia, 4. minutuan, eta Masouden falta jaurtiketa zuzena, langa gainetik joan da, 7. minutuan. Gorritxoek Atletico Madril atzean sartu dute, eta Simeoneren mutilek ezin izan dute eroso jokatu.

Madrilgo taldeak ondo defendatu du, baina aukera argi gutxi sortu dituzte. Hala ere, zuri-gorrien lehenengo abagune argian, Diego Costak 0-1ekoa jarri du Nafarroako Erresumako markagailuan. 37. minutuan, Oier Sanjurjok berdinketaren gola egiteko aukera ederra izan du, baina Courtoisek gelditu ikusgarria egin du. Atsedenaldia heldu aurretik Oierrek beste abagune argi bat izan du, baina Atletico Madrileko atezainak, berriz ere, erantzun bikaina eman du.

Diego Costa brasildarrak bigarren gola egin du, atsedenaldiaren ostean, eta 0-2koarekin partida oso aldapa gora jarri zaio Osasunari. Hala ere, Jose Luis Mendilibarren taldeak gol aukera onak sortzen jarraitu du.

Kokek Atletico Madrilen hirugarrena egiteko abagune argia izan du (59. minutua), baina Andrés Fernandezek gelditu erabakigarria egin du. Oierrek erantzuna emateko aukera izan du, baina gorritxoaren errematea Courtoisen eskuetara joan da. Osasunak erritmoa moteldu du, eta Diego Simeoneren mutilek markagailuko abantaila ondo kudeatu dute. Marc Bertranek norgehiagokako azkenengo abagune garbia izan du, baina atzelariaren jaurtiketa gogorra Madrilgo taldeko atezainak hartu du. Azkenean, hiru puntu garrantzitsuak Atleticok eksuratu ditu, Iruñean.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Andres Fernandez, Damia, Flaño, Arribas, Damia (Llorente, 79. minutua). Puñal (Cejudo, 72. minutua), Lolo, Oier Sanjurjo, De las Cuevas (Nino, 60. minutua), Armenteros eta Masoud.

2 - At. Madril: Courtois, Filipe Luis, Cata Diaz, Miranda, Juanfran. Mario Suarez, Arda Turan (Rodriguez, 85. minutua), Koke, Falcao eta Diego Costa (Adrian 74. minutua).