Osasuna
Hilabeteko atzerapena
Anthony Annan: 'Ez da nire errua izan'
Erredakzioa
Abenduaren 22an Iruña utzi zuen Ghanako selekzioarekin Afrika Kopa jokatzeko, baina ez zen Osasunak espero zuenean itzuli.
-
Anthony Annan. Argazkia: EITB
Anthony Annan Osasunako jokalariak Taxoareko hedabideen aurrean hitz egin du gaur, eta hilabeteko atzerapen hau ez dela bere errua izan azpimarratu du. Abenduaren 22an Iruña utzi zuen Ghanako selekzioarekin Afrika Kopa jokatzeko, baina ez zen Osasunak espero zuenean itzuli.
"Paperekin zoratu egin ninduten. Dokumentazio guztia legeztatu behar zuten eta Ghanako Kanpo bulegora bidali. Azkenean, bisa eman zidaten. Atzerapena ez da nire errua izan, baina atzerapen garrantzitsua izan da", adierazi du.
"Triste" dagoela aitortu du Annanek, baina denbora honetan zehar Iñaki Ibáñez ordezkariarekin harremanetan egon dela azpimarratu du.