Itxi

Osasuna

Adierazpenak

Cruchaga: 'Muniain kakaztu egin da, eta ez du Iruñeara etorri nahi'

Erredakzioa

Osasunako kapitain ohiak Athleticeko jokalaria kritikatu du Ser katean, eta derbian bosgarren txartel horia nahita eragin zuela adierazi du.

  • Cesar Cruchaga

    Cesar Cruchaga. Argazkia: EFE

Cesar Cruchaga Osasunako kapitain ohiak Iker Muniain gogor kritikatu du Ser katean. Realaren aurka Athleticeko jokalariak bosgarren txartel horia nahita eragin zuela adierazi zuen, eta "kakati" ere deitu zion Muniaini.

Iker Muniainek bosgarren txartel horia ikusi zuen derbian, eta, ondoren Undiano Mallenco epailea kritikatu zuen. "Epailea nafarra da, eta Osasunaren aurka ez jokatzeko atera dit txartel horia", esan zuen Muniainek.

Cruchagak erantzun hau eman zion: "Futbolaz zerbait dakien edonork ikusi zuen Muniainek nahita behartu zuela Undianok atera zion txartel horia, eta gainera, epailearen aurkako adierazpenak egiten ditu txartel horia atera ziolako. Hori Muniain kakaztu egin zelako, eta Iruñeara etorri nahi ez zuelako egin zuen".

"Iruñeara etorri nahi ez baduzu, bosgarren txartel horia behartu dezakezu, baina gero, hobe duzu isilik egotea. Epailearen aurka horrelako adierazpenak egitea, kakatia izatea da", gaineratu zuen Cruchagak.