Itxi

Osasuna

23. jardunaldia

Osasunak eta Mallocak berdinketa tristea lortu dute

Erredakzioa

Emozioa partidaren azken momentuan heldu da. Geromelen golak, luzapenean, Auoate atezainaren erdiraketaren ostean, Lolok 76. minutuan egindakoa berdindu du.

1:59
Argazkia: EITB

Osasunak atzamarrekin ukitu du garaipena, baina luzapenean ihes egin zaio. Loloren erremate onak markagailuaren aurretik jarri ditu gorritxoak, baina azken minutuan Mallorcak berdindu du. Puntu bakarra atera du Nafarroako taldeak Iberostar zelaitik.

Mallorcaren nagusitasun txikiarekin hasi da partida. Handikeriarik gabe, Osasuna baino gehiago agertu da erasoan hasierako minutuetan. Lehenengo ordu laurdenean, bost ziren Balear Uharteetakoek jaurtitako kornerrak. Osasunaren lehenengo aukera, hala ere, Aouatek baloia urruntzean egin duen akats baten ondorioz etorri da, baina Oierrek ez du jokaldia aprobetxatu.

Mallorca Osasuna baino gehiago hurbildu da atera, batez ere ezker hegaletik. Pereira Bertran baino azkarrago ibili da. Osasunak, ordea, gola sartu du lehenengo zatian, baina epaileak beliogabetu du, Ruben eta Aouateren arteko jokaldi nahasi baten ostean. Lolok, gainera, txartel horia ikusi du, epaileari kexu agertzeagatik.

Gregorio Manzanok gidatutako Mallorca Joaquin Caparrosena baino joko alailagoa egiten saiatu da, baina etxeko taldea ez da arrisku handiarekin heldu. 24. minutuan, Victor ez da Lunaren erdiraketa batera iritsi, Mallorcaren aukera garbienean. Hala ere, Manzanoren mutilek ez dituzte atzeko akatsak konpondu eta, 35. minutuan, aukera izan du Osasuna, baina Oierrek kanpora bota du urrunetik.

Lehenengo zatian ez da taldeen nagusitasun argirik izan. Atezainek lasai ikusi dute partida, eta taldeek ez diete beldurrik eman, sailkapeneko egoerak baldintzatutako jokoa egin dutelako.

Bigarren zatia hastean, bi taldeek gidoia errepikatu dute: Osasunak ez du Aouateren atean arriskurik sortu, eta Mallorcak ere ez die gorritxoei beldur handiegirik eragin. Taldeek ez dute zelai erdia igarotzeko ahalegin handirik egin, eta burua partida ez galtzean izan dute.

61. minutuan, Pereirak izan du aukera garbiena. Arearen aurrealdetik jaurti du baloia, baina Rubenen gorputza jo du eta kanpora joan da. Hamar minutu geroago, etxeko taldeak berriro izan du aukera. Giovaniren jokaldi onak ez du Hemedek behar bezala bukatu, ezin izan duelako Lunaren erdiraketa ondo errematatu. Bitartean, Osasunak ez du jokorik sortu.

Osasunak 76 minututan jaurtitako bigarren kornerra, ordea, gola izan da. Cejudoren kornerra sartu du Lolok. Norgehiagokaren bigarren kornerra zen gorritxoentzat. Lehenengoa, epaileak baiolgabetuta; bigarrena, berriz, markagailura igo da. Andres Fernandezek aurretik mantendu du taldea, 81. minutuan Pinak buruz egindako errematea geldituta.

Ezbeharra, ordea, Nafarroako taldera heldu da, eta Aouate atezainaren pasea Geromelen burura iritsi da zuzenean. Osasunako defentsak ez du gola galarazi eta galduta zuen puntua berreskuratu du Mallorcak. Gorritxoen zorionerako, hurrengo jokaldian, Giovaniren gola baliogabetu du epaileak, eta Osasunak jaitsieratik aldentzeko puntu bakarra gehitu du.

 

FITXA TEKNIKOA

Mallorca: Aouate; Hutton (Hemed, 46. min.), Nunes, Geromel, Antonio Luna; Nsue, Javi Marquez (Tissone, 80. min.), Pina, Pereira; Dos Santos y Víctor Casadesus (Alfaro, min. 72. min.).

Osasuna: Fernández; Beltran, Ruben Gonzalez, Flaño, Damia; Silva, De Las Cuevas (Cejudo, 67. min.), Lolo (Arribas, 87. min.), Armenteros (Loe, 83. min.); Oier, Nino.

Golak: 0-1, 71. min.: Lolo; 1-1, 92. min.: Geromel.