Osasuna
Larunbatean, 16:00etan
Osasunak jaitsiera postuetatik at jarraitu nahi du
Erredakzioa
Iruñeko taldeak bigarren garaipena jarraian bilatuko du Gregorio Manzanok zuzendutako gizonen aurka. Jaitsiera postuetatik aldentzeko hil edo biziko neurketa izango da.
Jaitsiera postuetatik gehiago aldentzeko bigarren garaipena jarraian bilatuko du Osasunak, Mallorcaren aurka. Mendilibarren gizonek Deportivoren eta Celtaren kontra bi garaipen garrantzitsu lortu dituzte, eta gorritxoak gogotsu helduko dira Palmara.
Iruñeko taldeak ondo hasi du bigarren itzulia, eta jaitsiera postuetatik irtetea lortu zuen iragan asteburuan. Osasunak gol aukea gehiago sortzen ditu, eta erasoko jokoan hobekuntza nabaria izan du. Gainera, Nafarroako Erresuman indartsuak bilakatu dira, aurkariak aise gaindituta.
Mallorcak jaitsiera postuetan jarraitzen du, eta Joaquin Caparrosek kargutik kendu ondoren, Gregorio Manzano Palmako taldea itzuli da.
Iruñean, 1-1 egin zuten bi taldeek, eta Llorentek eta Nunesek txartel gorriak ikusi zituzten. Hala ere, ordutik ona goitik beherako ibilbidea izan dute.
Timorrek, Sisik eta Riesgok lesionatuia jarraitzen dute, eta Annan Afrikako Kopa jokatzen dago. Hala ere, Arribas taldera itzuliko da partida bateko zigorra bete ostean, eta Marc Bertran ere deialdira itzuli da, lesioa gaindituta.
Ustezko hamaikakoak:
Mallorca: Calatayud; Hutton, Geromel, Nunes, Antonio Lopez; Pereira, Marquez, Pina, Luna; Giovani eta Hemed.
Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Arribas, Ruben, Nano; Oier Sanjurjo, Lolo; Cejudo, Nino eta Armenteros; eta Kike Sola