Itxi

Osasuna

Larunbatean, 16:00etan

Osasunak salbazioa lortzeko lehia zuzena du Celtaren aurka

Erredakzioa

Garaipenak jaitsiera postuetatik irtetea bermatzen dio talde gorritxoari, eta Vigoko taldea gaindituko luke sailkapenean. Arribas baja izango da zigortuta baitago.

  • Aspas-Flaño

    Iago Aspas eta Flaño lehen itzuliko Celta-Osasuna partidan. Argazkia: EFE

Osasunak Celta izango du aurkari larunbat honetan (16:00etan) Sadarren. Salbazioa lortzeko lehia zuzena biziko da partida honetan. Talde gorritxoak jaitsiera postuetatik irteteko aukera du, baina horretarako garaipena lortu behar du Celtaren aurka. Vigoko taldea jaitsiera postuetatik at dago, baina Osasunarengandik bi puntura besterik ez dago.

Arribasek txartel gorria ikusi zuen Camp Noun, eta baja izango da partida honetarako. Riesgo eta Timor min hartuta daude, eta Annan Afrikako Kopa jokatzen ari da. Bestalde, Damia eta Armenteros jokatzeko prest izango ditu Mendilibarrek. Manuel Onwu eta Roberto Torres deialditik at uzti ditu entrenatzaile gorritxoak.

Celtak Augusto Fernandezen eta Khron-Delhiren baja garrantzitsuak izango ditu. Daniel Pranjic fitxaketa berriak hasieratik jokatuko du Celtan.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Ruben, Miguel Flaño, Damia; Oier Sanjurjo, Raoul; Cejudo, Nino, Armenteros; eta Kike Sola.

Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Cabral, Demidov, Roberto Lago; Oubiña, Natxo Insa; Toni, Bermejo, Pranjic; Iago Aspas.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Zelaia: Reyno de Navarra.

Ordua: 16.00etan.