Itxi

Osasuna

2-1, Deportivoren aurka

Osasuna sailkapeneko azkenengo postutik irten da

Erredakzioa

Mendilibarren mutilek 2-1 gainditu dute Deportivo Iruñean, eta Galiziako taldea sailkapenean gainditu dute. Kike Solak eta Ninok egin dituzte gorritxoen golak.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasuna. Argazkia: EFE

Osasunak hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Deportivoren aurka (2-1), eta Jose Luis Mendilibarren mutilak sailkapeneko azkenengo postutik irten dira. Kike Solak lortu du 1-0ekoa lehenengo zatian, eta atsedenaldiaren ostean Ninok 2-0ekoa jarri du markagailuan. Camuñas Osasunako jokalari ohiak egin du Galiziako taldearen gola, 91. minutuan.

Nafarroako taldeak erasoan gogor sakatu du partidako aurreneko minutuetan, baina gorriek ezin izan dute golik lortu. Alvaro Cejudok gola eskuratzeko abagune argia izan du, 4. minutuan, baina Osasunako erdilariak kanpora bidali du baloia, zutoinetik gertu. Jose Luis Mendilibarren mutilak jaun eta jabe izan dira, eta baloiaren jabetza aise kontrolatu dute, baina Rikik arrisku handia sortu du zentralen artean.

Osasunak agintzen jarraitu du, baina Deportivo defentsan sendo aritu da. Hala ere, Iruñleko taldeak 1-0ekoa jarri du Nafarroako Erresumako markagailuan (26. minutua). Armenterosek erdiraketa ona jarri du, eta Kike Solak baloia sareetara bidali du, erremate ikusgarri batekin. Aurrelari gorritxoak bigarrena lortzeko aukera argia izan du, atsedenaldia heldu aurretik, baina Dani Aranzubiak baloia langa azpitik atera du.

Bigarren zatian, Deportivok erasoan asko sakatu du, eta Mendilibarren mutilek defentsan sufritu egin dute. Alex Bergantiñosek berdinketaren gola lortzeko abagune argia izan du, baina galiziarraren jaurtiketa kanpora joan da, oso desbideratuta. Gorritxoek euren aldeko falta arriskutsua azkar atera dute, eta Ninok 2-0 ekoa jarri du (61. minutua).

Galiziako taldeak erasoan sakatzen jarraitu du, eta Oliveirak bi aukera oso garbi izan ditu. Hala ere, Andres Fernandez atezainak bi gelditu erabakigarri egin ditu, Portugaleko aurrelariaren erremateak desbideratuta. Osasunak markagailuari eusteko sufritzen jarraitu du, baina zuri-urdinek akats larriak egin dituzte erasoan. Neurketako 91. minutuan, Camuñasek 2-1ekoa jarri du Nafarroako Erresumako markagailuan.

Fitxa teknikoa:

2- Osasuna: Andres Fernandez, Marc Bertran, Ruben, Arribas, Damia. Puñal, Lolo. Cejudo (Llorente, 58. minutua), Nino (Raoul Loe, 81. minutua), Armenteros eta Kike Sola (De las Cuevas 73. minutua).

1- Deportivo: Aranzubia, Manuel Pablo, Ze Castro, Aythami, Alex Bergantiños. Andre Santos (Nelson Oliveira, 53. minutua), Silvio, Assumçao, Bruno Gama (Camuñas, 68. minutua), Pizzi eta Riki (Valeron, 79. minutua).

Golak: 1-0, Kike Sola (25. minutua). 2-0, Nino (60. minutua). 2-1 Camuñas (90. minutua).