Osasuna
Neguko fitxaketak
Lamahek Swansearekin negoziatzen hasteko baimena du
Erredakzioa
Belgikako jokalaria Ingalaterrara joango da Swansea taldearekin negoziaketak hasteko baimena eman baitio Osasunak.
-
Lamah eta Banega. Argazkia: EFE
Roland Lamah belgikarrak Swansearekin negoziatzen hasteko baimena jaso du. Osasunak baimena eman diola konfirmatu du, eta erdilaria Ingalaterrara joango da akordioa sinatzera.
Iruñeko taldeak, gainera, defentsako erdilari postua indartzeko beste jokalari bat fitxatzeko lanean jarraitzen du.
Mendilibarren mutilek entrenamendua egin dute Taxoaren , atzo Real Madrilen aurka puntu garrantzitsua lortu ondoren, eta astelehenean eta asteartean atsedena hartuko dute. Igandean, urtarrilaren 20an, Nafarroako taldeak Deportivoren aurka jokatuko du.