Itxi

Osasuna

0-0, Nafarroako Erresuman

Osasunak puntu ona lortu du Real Madril ahul baten aurka

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren mutilak Madrilgo taldea baino gehiago izan dira, eta urrezko puntua eskuratu dute. Mourinhoren mutilek itxura kaskarra eskaini dute Iruñean.

2:30

Nafarroako taldeak oso puntu garrantzitsua lortu du Real Madrilen aurka, Iruñean (0-0). Jose Luis Mendilibarren mutilak jaun eta jabe izan dira neurketan, baina Kike Solak eta Cejudok ezin izan dute Iker Casillas gainditu. Kakak bigarren txartel horia ikusi du, 75. minutuan, baina Osasunak ezin izan du garaipena lortu.

Osasuna jaun eta jabe izan da partidako aurreneko minutuetan, baina Real Madrilek kontraerasoekin arrisku handia sortu du. Gorritxoek baloiaren jabetza bikain kontrolatu dute, baina Mendilibarren mutilek sortutako gol aukerak ez dira oso argia izan.

Alvaro Cejudok norgehiagokako aurreneko abagune garbia izan du, baina jaurtiketa, oso gurutzatuta, kanpora joan da (26. minutua). Mourinhoren mutilak ez dira hurbildu Andres Fernandezen ate ingurura, eta Iruñeko taldea defentsan sendo mantendu da. 35. minutuan, Callejonek ezustekoa emateko aukera ona izan du, baina bere errematea langa gainetik kanpora joan da. Atsedenaldia heldu aurretik Cejudok 1-0ekoa eskuratzeko abagune ederra izan du, baina bere jaurtiketa zuzenean kanpora joan da, zutoinetik oso gertu.

Bigarren zatian gorritxoek erasoan arriskua sortzen jarraitu dute, eta Kike Solak gola lortzeko abagune ederra izan du. Osasunako aurrelariak urrunetik jaurti du, baina Casillasek baloia kornerrera desbideratu du. Jarraian, Benzema eta Kaka berdgunean sartu dira, eta Real Madrilek erasoan gehiego sakatu du.

Hala ere, Mendilibarren mutilek joko zuzena egiten jarraitu dute, eta Lolok beste abagune argi bat izan du (66. minutua). Osasunako defentsak buruarekin errematatu du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da. 75. minutuan, Kakak bigarren txartel horia ikusi du, eta merengeak hamar jokalarirekin gelditu dira. Mourinhoren mutilek azkenengo minutuetan erasoan gogor sakatu dute, baina gorritxoek sendo eutsi dute, eta emaitza 0-0ekoa izan da.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Andres Fernandez, Marc Bertran, Rubén, Arribas, Damia. Lolo, Oier Sanjurjo. Cejudo (Llorente 85. minutua), Armenteros, Nino eta Kike Sola.

0 - R.Madril: Casillas, Arbeloa, Varane, Albiol, Coentrao. Xabi Alonso, Khedira. Modric (Ozil, 67. minutua), Di Maria (Benzemá, 57. minutua), Callejón eta Higuain (Kaka, 57. minutua).