Osasuna
Lesioa
Asier Riesgok bi edo hiru hilabete bajan emango ditu
Erredakzioa
Atezain gipuzkoarrak ezker oinean haustura du. Atzoko entrenamenduan, Taxoaren, kolpea hartu zuen gorritxoak.
Asier Riesgo atezainak "ezker oinean haustura" duela baieztatu dute gaur Osasunako zerbitzu medikuek. Ondorioz, jokalariak bi edo hiru hilabete bajan eman beharko ditu, egindako azterketen arabera.
"Datozen hiru asteetan makuluekin" ibili beharko du atezain gipuzkoarrak, Osasunako medikuek gaur jakitera eman dutenez.
Riesgok oinean kolpea hartu zuen atzoko entrenamenduan, Taxoaren, eta aldageletara joan behar izan zen. Ezker hankan min handia zuela ematen zuen.
Gaurko entrenamenduan Jose Luis Mendilibarrek Sisi, Annan eta Lamaheren bajak izan ditu. Sisi lesionatuta dago, Annan Afrikako Kopan dago eta Lamahek klubaren baimena du bihar arte.