Osasuna
1-2, Nafarroako Erresuman
Osasunak Gabonak jaitsiera postuetan igaroko ditu
Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren taldeak porrot mingarria jaso du etxean Granadaren aurka (1-2), eta gorritxoak jaitsiera postuetan sartu dira.
-
Osasuna-Granada. Argazkia: EFE
Nafarroako taldeak 1-2 galdu du Granadaren aurka, eta Gabonak jaistiera postuetan igaro beharko ditu. Mendilibarren taldea lehenengo zatiko 7. minutuan markagailuan goitik jarri da, Ninok eskuratutako golarekin, baina atsedenaldia heldu aurretik Mainzek 1-1ekoa jarri du. Bigarren zatian, Dani Benitezek norgehiagoka erabakita utzi du, gol ikusgarri batekin.
Osasunak 1-0ekoa lehenengo zatiko 7. minutuan eskuratu du, eta norgehiagoka ia hasieratik alde jarri zaio. Ninok egin du gorritxoen gola estrategiako jokaldian, baina 1-0ekoarekin Granadak erasoan oso gogor sakatu du. Ighalok baloia langara jaurti du, 16. minutuan, eta hurrengo jokaldian El Arabik errematea langa gainetik kanpora bidali du.
Bi taldeek gol aukera argiak izan dituzte, baina atezainek gelditu erabakigarriak egin dituzte. Andres Fernandezek gelditu ikusgarria egin behar izan du Ighaloren jaurtiketa desbideratzeko (39. minutua), baina Andaluziako taldeak berdintzea lotu du (1-1). Estrategiako jokaldi baten, Mainzek sareetara bidali du baloia, eta aurreneko zatia 1-1ekoarekin bukatu da Nafarroako Erresuman.
Bigarren zatiko aurreneko minutuetan Dani Benitezek 1-2koa jarri du markagailuan jaurtiketa ikusgarri batekin, eta Nafarroako taldeari asko kostatu zaio partidan berriro sartzea. Osasunak ez du asmatu erasoan, eta Andaluziako taldea ondo ariotu da defentsan. Roberto Torresek urruneko saiakera egin du, 57. minutuan, baina gorritxoak langa gainetik kanpora bidali du baloia.
Iruñeko taldeak berdinketaren gola lortzeko gehiago sakatu du, pixkanaka, baina gorritxoen jokaldiak ez dira argiak izan. Granadako taldeak defentsan oso sendo eutsi du, eta kontraerasoan min egiten saiatu da. Hala ere, abaguneak ez dira garbiak izan, eta azkenean, Osasunak porrot mingarria jaso du, etxean.
- Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Flaño, Arribas, Nano (Marc Bertran, 76. minutua); Puñal, Raoul Loe; Cejudo (Llorente 65. minutua), Nino, Lamah (Torres, 45. minutua); eta Kike Sola.
2 - Granada: Roberto; Nyom, Lopez, Mainz, Siqueira; Iriney, Mikel Rico, Torje (Ortiz, 69. minutua); Ighalo, Dani Benítez (Angulo 87. minutua); eta El Arabi (Yebda 75. minutua).
Golak: 1-0. 7. minutua: Nino. 1-1. 40. minutua: Mainz. 1-2. 47. minutua: Dani Benitez.