Itxi

Osasuna

Archanco

Osasuna Haziendarekin zorra kitatzeko akordio batera heldu da

Erredakzioa

Bestalde, Malagak Osasunari zor zion dirua ordaindu dio. Monrealen fitxaketa dela-eta milioi bateko zorra zuen Malagak talde gorritxoarekin.

  • Miguel Archanco. EFE

    Miguel Archanco. EFE

Miguel Archanco Osasunako presidenteak gaur jakitera eman duenez, klubak akordio bat lortu du Nafarroako Ogasunarekin duen zorra kitatzeko. Horrela, talde gorritxoak 40 milioi euro ordaindu beharko ditu datozen hamar urteetan.

Osasunak 29 milioi euroko zorra zuen Haziedarekin, baina "interesak eta atzerapenak" gehituta 40 milioikoa bihurtu da, azaldu du Archancok komunikabideekin egindako Gabonetako bazkari batean.

Bestalde, Malagak Osasunari zor zion dirua ordaindu dio. Monrealen fitxaketa dela-eta milioi bateko zorra zuen Malagak talde gorritxoarekin.

Futbol-zelaiko estalkia aldatzeko egitasmoa aztertzen ari direla iragarri du presidenteak. Horrela, "zutabe guztiak kendu" nahi dituzte arduradunek. Proiektuak 7-9 milioi euroko kostua izango luke.

Futbol-zelaiak Nafarroako Erresuma deitura du, baina horrela jarraitzeko Nafarroako Gobernuarekin hitz egin behar dutela esan du Archancok. Exekutiboaren babesarekin jarraitu edo ez erabakitzeko urtarrilean biltzea espero du presidente gorritxoak. Akordioa posible ez bada "zelaia Sadar" deituko da berriro.