Itxi

Osasuna

16. jardunaldia

Garaipenak ihes egin dio Osasunari (1-1)

Erredakzioa

Kike Solak markagailua estreinatu du 84. minutuan, taldea hamar gizonekin zenean, baina Teixeira Vitienes okertu egin da eta Getaferen aldeko penaltia adierazi du 90.ean. Gola D. Castrorena izan da.

  • Getafe-Osasuna. Argazkia: EFE

    Getafe-Osasuna. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Getafe: Moya; Valera, Lopo, Abraham, Mane; Xavi Torres, Michel; Pedro Leon (Diego Castro, 63. minutua), Barrada (Gavilan, 72. minutua), Lafita; Alvaro Vazquez (Paco Alcacer, 69. minutua).

Osasuna: Andres; Damia, Arribas, Miguel Flaño, Nano (Marc Bertra, 67. minutua); Puñal, Raoul Loe; Cejudo (Oier, 80. minutua), Nino, Armenteros; Kike Sola.

Golak: 0-1,  84. minutua: Kike Sola; 1-1, 90. minutua: Diego Castro, penaltiz.

Osasunak puntu bat lortu du Alfonso Perez futbol-zelaian, nahiz eta hiru puntuak merezi. Partida amaitzeko ordu laurden falta zenean gorritxoak jokalari bat gutxiagoarekin geratu dira, baina aurrea hartu dute markagailuan. Baina azken minutuan penalti bat asmatu du epaileak eta Getafek ez du barkatu.

Etxeko taldea baino gehiago izan da Osasuna lehen zatian, baina aurreneko 45 minutuak aspergarriak eta erritmo gabekoak izan dira. Erasoan jokatu dute nafarrek, eta Getafe kostata sartu da partidan.

Nafarren aukera garbiena Ninorentzat izan da 19. minutuan. Pasea Kike Solak eman dio, baina Almeriako jokalariak ezin izan du Moya atezaina gainditu.

Atsedenaldira heltzeko segundo eskasak geratzen zirenean, markagailua estreinatzeko abagune ederra izan du Getafek. Alvaro bakarrik geratu da Osasunako atezainaren aurrean, baina bere jaurtiketa ate azpian aldaratu du Arribasek. Aldaratzea Pedro Leoni heldu zaio, baina baloia kanpora bidali du.

Bigarren zatia aurrenekoaren antzekoa izan da, eta norgehiagokak oreka eta zehaztasun gutxi izan ditu. 53.ean 0-1ekoa egiteko gol aukera izan du Osasunak, baina Ninok urrutitik egindako jaurtiketa kornerrera bidali du Moyak.

Osasuna hamar gizonekin geratu da 76. minutuan epaileak txartel gorria erakutsi baitio Armenterosi. Jokalari gorritxoak sarrera itsusia egin dio Valerari.

Kike Solak markagailua estreinatu du 84. minutuan gol polit bati esker. Abraham atzean utzi du eta Moyaren aurrean ez du huts egin.

Garaipena poltsikoan zutela ematen zuen, baina epaileak penalti bat asmatu du azken hasperenean, eta Getafek ez du aukera alferrik galdu.