Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Finalaurrekoa

Ingalaterrak 1-3 irabazi dio Australiari, eta finala jokatuko du Espainiaren kontra

Agentziak | EITB MEDIA

Ella Toone, Lauren Hemp eta Alessia Russo jokalarien golek erabaki dute kanporaketa. Australiak 62. minutuan partida berdintzea lortu duen arren, azkenean ingelesak izan dira nagusi.

  • Katrina Gorry (Australia) eta Georgia Stanway (Inglaterra) baloia lortzeko lehian. EFE

    Katrina Gorry (Australia) eta Georgia Stanway (Inglaterra) baloia lortzeko lehian. EFE

Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketako finalerako sailkatzea lortu du gaur Ingalaterrak, Sidneyko Estadio Olinpikoan asteazken honetan jokatutako finalaurrekoan Australia 1-3 mendean hartuta. Hala, Espainiako selekzioaren kontra jokatuko du finala, igande honetan, abuztuak 20an, Sidneyn.

Ella Toone, Lauren Hemp eta Alessia Russo jokalarien golek ezerezean utzi dute Kerr australiarrak sartutakoa. Ingalaterrako neskek talde lehiakorra eta moldakorra direla erakutsi dute gaur ere. Hasieran erritmo lasaiean aritu diren arren, Toonek eskuadratik egindako golak neurketaren norabidea aldatu du. Kerr australiarrak area kanpotik egindako jaurtiketari esker Australiak berdintzea lortu du, baina Wiegmanek gidatzen dituen jokalariak ez dira partidatik atera, eta txapelketa handi batean jarraian jokatuko duten bigarren finalerako txartela eskuratu dute, Hempek eta Russok amaiera aldera sartutako golei esker.

Bi taldeek zuhurtziaz ekin diote finalaurrekoari, kalte handiak saihestu nahian. Dena den, Ingalaterrak segituan hartu baloiaren kontrola; Australiak, berriz, eroso jarraitu du, apur bat atzeratuta, tarteka Kerri eta Fowleri aurre eginaraziz pase luzeekin. 36. minutuan, Toonek ireki du markagailua, Ingalaterraren alde (0-1)

Bigarren zatian, gidoiak buelta eman du apur bat. Izan ere, australiarrek aurrera egin dute, erasoan kapitainaren gidaritzarekin. Horrenbestez, Ingalaterra atzera egin behar izan du, ozeaniarren erdiraketei aurre egiteko. 60. minutua pasata iritsi da Australiaren saria, Kerrek Wiegmanen jokalariek galdutako baloia berreskuratu eta kontraerasoan bete-betean asmatu duenean (1-1).

Ingalaterrak amaieran egindako beste bi golekin (Hemp, 71. min eta Russo, 86. min) lortutako emaitza (1-3) defendatu du, finalaurrekoa erabakita uzteko. Beraz, Espainiaren kontra jokatuko dute igandeko finala. Eurokopako final laurdenetan irabazi egin zioten Jorge Vildaren taldeari.

Fitxa teknikoa

1 - Australia: Arnold; Catley, Polkinghorne (Van Egmond, 81. min), Hunt, Carpenter; Foord, Raso (Vine, 72. min), Gorry (Chidiac, 88. min), Cooney-Cross; Kerr eta Fowler.

3 - Ingalaterra: Earps; Greenwood, Bright, Carter; Bronze, Walsh, Stanway, Daly, Toone (Charles, 90. min); Hemp eta Russo (Kelly, 87. min).

Golak: 0-1, 36. min: Toone; 1-1, 62. min: Kerr; 1-2, 71. min: Hemp; 1-3, 86. min: Russo.

Epailea: Tori Penso (AEB).

Futbol-zelaia: Sydneyko Olinpiar Estadioa.