Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Argentinak 2-2 berdindu du Hegoafrikaren aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Argentinarrak erreakzionatu egin dute bigarren zatian, 2-0 galtzen joan ondoren. Linda Motlhalo (30. min), Thembi Kgatlana (66. min), Sophie Braun (74. min) eta Romina Nuñez (79. min) izan dira partidako golegileak.

  • Bambanani Mbane eta Mariana Larroquette. Argazkia: EFE

    Bambanani Mbane eta Mariana Larroquette. Argazkia: EFE

Argentinako selekzioak oso maldan goran zeukan neurketari buelta ematea lortu Hegoafrikaren aurka; izan ere, 2-0 galtzen zihoan partida berdintzea erdietsi du bigarren zatian, sei minuturen buruan, Australiako eta Zeelanda Berriko Emakumezkoen Munduko Txapelketako G multzoko bigarren jardunaldiko partida bizian.

Linda Motlhalok 30. minutuan eta Thembi Kgatlanak 66.ean Desiree Ellisek zuzentzen duen taldea aurretik jarri dute. Argentinarrek, German Portanovak zuzenduta, bestalde, norgehiagokaren historia aldatu dute 74. minututik aurrera, Sophie Braunen golari esker, eta berdinketa lortu dute 79. minutuan, Romina Nuñezi esker.

Afrikako txapeldunak arriskutsuagoak izan dira lehiaren hasieran, eta Hildah Magaiaren bitartez gola sartzeko aukera izan dute. Gero iritsi da Argentinaren lehen aukera, Mariana Larroquetteren burukada batekin.

Parekotasuna 30. minutuan hautsi da, Miriam Mayorgak jokaldiaren irakurketa okerra egin ondoren, Thembi Kgatlanak sakonera bidalitako baloia Linda Mothalok sareetara bidali duenean. Hasiera batean, gola baliogabetu egin dute Linda Mothaloren ustezko posizio aurreratuagatik, baina , gerora, ontzat eman dute VARaren berrikuspena eta gero.

Bigarren zatiaren hasieran, Portanovak erasorako ahalmen gehiago bilatu du Romina Nuñez eta Julieta Cruzen ordez Daiana Falfan eta Lorena Benitez zelairatuta. Hala ere, 66. minutuan, Aldana Comettik huts bat egin du baloiaren irteeran, eta, ondorioz, eta Thembi Kgatlanak 0-2koa egin du.

Aldeak laburtu egin dira 74. minutuan, Sophia Braunen area kanpotik egindako erremate ikusgarri baten bidez; Braunek Swarten atearen goiko ezkerreko angelutik bidali du baloia sareetara. Bost minutu geroago, Yamila Rodriguezek barneraldia egin du eskuin hegaletik, eta erdiraketa zehatza jarri du area barruan, Romina Nuñezek sare barrura bidali duena buruz.

Emaitza horrekin Argentinak puntu bakarra dauka, eta G Multzoko azken tokian dago. Suedia eta Italia dira liderrak hiru punturekin eta bigarren jardunaldi honetan elkarren aurka jokatuko dute. Hegoafrika ere puntu batekin dago. Multzo horretako azken jardunaldian, Argentinak Suedia izango du aurkari eta Italiak Hegoafrika.

Fitxa teknikoa:

2 - Argentina: Vanina Correa; Sophie Braun, Miriam Mayorga, Aldana Cometti, Eliana Stabile; Daiana Falfán (Romina Núñez, 45. min), Lorena Benítez (Julieta Cruz, 45. min); Paulina Gramaglia (Yamila Rodríguez, 58. min), Estefanía Banini, Florencia Bonsegundo; Mariana Larroquette (Érica Lonigro, 68. min).

Hautatzailea: Germán Portanova.

2 - Hegoafrika: Kaylin Swart; Lebohang Ramalepe, Bambanani Mbane, Bongeka Gamede, Noxolo Cesane (Sibulele Holweni, 53. min); Jermaine Seoposenwe, Refiloe Jane (Kholosa Biyana, 24. min) (Tiisetso Makhubela, 24. min), Karabo Dhlamini, Hildah Magaia; Linda Motlhalo (Nomvula Kgoale, 82. min), Thembi Kgatlana (Melinda Kgadietei, 82. min).

Hautatzailea: Desiree Ellis.

Golak: 0-1, 30. min: Linda Motlhalo. 0-2, 66. min: Thembi Kgatlana. 1-2, 74. min: Sophie Braun. 2-2, 79. min: Romina Núñez.

Epailea: Anna-Marie Keighley.