Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Espainiak 3-0 irabazi dio Costa Ricari

EITB

Irene Paredesek titular gisa jokatu du hasieratik; Oihane Hernandez, berriz, azken minutuetan zelairatu du Jorge Vilda entrenatzaileak, Ona Batlle ordezkatzeko.

  • Irene Paredes, taldekideekin Espainiaren gol bat ospatzen.

    Irene Paredes, taldekideekin Espainiaren gol bat ospatzen. EFE

Espaniako selekzioak 3-0 hartu du mendean Costa Rica, Munduko Txapelketaren Multzoen Fasean jokatutako lehen partidan. Irene Paredes legazpiarrak hasierako hamaikakoan jokatu du; Oihane Hernandez sopeloztarra, bestalde, neurketaren azken minutuetan zelairatu du Jorge Vilda entrenatzaileak, Ona Batlle ordezkatzeko.

Talde espainiarrak segituan hartu du abantaila zelaian. 21. minutuan, Costa Ricako Valeria del Campok bere atean sartu du gola. Jarraian, Aitana Bonmatik egin du Espainiaran bigarrena, eta Esther Gonzalezek sartu du hirugarrena, 27. minutuan.

Jennifer Hermosok penalti batean laugarrena egiteko aukera izan duen arren, huts egin du. Neurketa bukatzeko minutu gutxi falta zirela, Oihane Hernandezek erdiratze bikaina egin dio Alba Redondori, baina Levanteko jokalariak egindako faltan amaitu da jokaldia.