Munduko futbol txapelketapelketa
MULTZOEN FASEA
Suitza, A multzoko lehen tokian, Filipinak 2-0 mendean hartu ostean
EITB MEDIA
Bachmannen eta Piubelen golei esker, Suitzako selekzioa A multzoko liderra da, Zeelanda Berriari gol bateko aldea ateratzen baitio.
-
Suitza-Filipinak partida, Munduko Txapelketan. Argazkia: EFE
Suitzak 2-0 irabazi dio Filipinetako taldeari Mundialeko Multzoen Fasean, ostiral goizean Dunedin hiriko Forsyth Barr estadioan jokatutako partidan. Emaitza horrekin, A taldeko liderra da, Zeelanda Berriko selekzioari gol bateko aldea ateratzen baitio.
16. minutuan, jokoz kanpo egoteagatik baliorik gabe utzitako filipinarren gol batekin abiatu da neurketa. Ondoren, Ramona Bachmannek penaltiz sartutako golari esker, aurretik jarri da Suitza, eta abantaila horrekin iritsi dira atsedenaldira.
Sow, Crnogorcevic eta Piubel jokalariek bigarren zatiaren hasieran zenbait aukera izan arren, 64. minutura arte ez da Suitzaren bigarren gola iritsi. Puibelek sareetara bidali du Olivia MC-Danielen errebote bat.