Munduko futbol txapelketapelketa
MULTZOEN FASEA
Nigeriak eta Kanadak hutsean amaitu dute Mundialeko Multzoen Faseko lehen partida
Agentziak | EITB MEDIA
Kanadiarrek aukera garbia izan dute 50 minutuan penalti bati esker, baina Sinclair kapitainak ez du asmatu baloia sareratzen.
-
Nigeria-Kanada partidako argazkia. Argazkia: EFE
Nigeriak eta Kanadak 0-0 berdindu dute Australia eta Zeelanda Berriko Mundialeko Multzoen Fasean jokatu duten lehen neurketan, Melbournen.
Kanadiarrek markagailuan aurreratzeko aukera garbia izan dute, 50. minutuan alde izandako penalti bati esker, baina Sinclair kapitainak ez du baloia sareratzea lortu, Chiamaka Nnadozie atezainaren aurrean.
Kanada hasi da partida menderatzen eta presionatzen, baina Nigeriak defentsaren hutsuneak atzeman ditu, zelai-hegaletatik aurrera egiteko. Afrikarrek gogotsu ekin diote bigarren zatiari, berdinketa hausteko asmoz; Kanada, berriz, momentua aprobetxatzen baino ez da saiatu.
Berdinketa horrekin, hurrengo fasera pasatzeko borrokan jarraituko dute orain. Bidean, B multzoko beste bi taldeen kontra jokatu beharko dute, Australiaren eta Irlandaren aurka. Australiarrak daude lider oraintxe, Irlandari 1-0 irabazita.