Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

QATAR 2022

Herbehereetako selekzioak Senegalekoari irabazi dio azken hasperenean (0-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Partida hutsean mantendu da 84. minutura arte eta laranjazkoek bigarren gola 90+8. minutuan sartu dute.

  • Herbereheetako jokalariak

    Herbereheetako jokalariak partidako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Herbehereetako selekzioak lehen hiru puntuak eskuratu ditu Qatarreko Munduko Txapelketan eta A Multzoko lidergoan berdindu du Ekuadorrekin, astearte honetan Senegali 2-0 irabazi ostean. Partida parekatua izan da markagailuan 84. minutura arte, orduan egin baitute lehen gola laranjek, Dohako Al Thumama Estadioko zelaian deserosoen zeudenean.

Louis van Gaalek entrenatzen duen taldea izan da 'Terangako lehoien' aurrean azkarren finkatu dena. Herbehereak, bere kalitate teknikoan babestuta eta Frenkie de Jong eta Denzel Dumfries jokalarien bultzadarekin, mehatxatu dute gehien Afrika mendebaldeko selekzioa, nahiz eta sustoren bat hartu duten baloi irteeran izan dituzten zehaztugabetasunengatik.

Hala ere, eta Edouard Mendyk esku-hartzerik egin behar izan ez duen arren, lehen zatiko bi aukera onenak Herbehereetako taldearenak izan dira. Lehen zatian, Senegalek ondo eutsi dio, baina erasoan ezer gutxi sortu dute: Cisseren erremate-saiakera bat (ez da gutxigatik sartu) eta gora joan den Sarren jaurtiketa bat izan ezik.

Eta bazirudien bigarrena ere bide beretik zihoala. Van Dijkek 0-1ekoa izan du burukada indartsu batekin, baina hor geratu da 'Oranje'a, partiduari pultsua galduz joan da eta bere aurkaria nola hazten joan den ikusi behar izan du, Dialloren eta Kouyateren lesioak gorabehera.

Van Gaal erasoko aukerak hobetzen saiatu da Memphisen sarrerarekin, baina FC Bartzelonako aurrelaria ez da ia azken minutura arte agertu, eta Senegalek izan ditu abagune onenak. Noppertek esku ona atera du Boulaye Diaren ustekabeko jaurtiketa batean, eta erreflexuak izan ditu Idrissa Gueyeren beste jaurtiketa indartsu baina erdiratu samar bati aurre egiteko.

Partida kontrolpean zegoela zirudien Aliou Cisseren taldearentzat, De Jongen erdiraketa batek Gapkoren sarrera aurkitu du eta bere jauzian Mendyri irabazi dio, herbehereetarren unerik txarrenean 0-1ekoa egiteko. Senegalek ez du amore eman nahi izan, eta Pape Gueyek Nooperten segurtasuna frogatu du beste behin, azken hasperenean Memphisen jaurtiketa gurutzatu bat Chelseako atezainak ondo urrundu ez eta Klaaseni partida akabatzeko aukera eman dio.

 

Fitxa teknikoa:

0 - Senegal: Edouard Mendy; Sabaly, Koulibaly, Cisse, Diallo (Jakobs, 62. min); Nampalys Mendy, Gana Gueye, Kouyate (Gueye, 73. min); Diatta (Nicolas Jackson, 73. Min.), Boulaye Dia (Dieng, 69. Min.), Ismaila Sarr.

2 - Herbehereak: Noppert; De Ligt, Van Dijk, Ake; Dumfries, Frenkie De Jong, Berghuis (Koopmeiners, 79. min.), Blind; Gakpo (De Roon, 92. min); Bergwijn (Klaasen, 79. min), Janssen (Memphis, 62. min).

Golak: 0-1, 84. min: Gakpo. 0-2, 99. min: Klaasen.

Epailea: Wilton Sampaio (BRA). Txartel horiak atera dizkie De Ligt herbeheretarrari (m. 57) eta Gana Gueye senegaldarrari (m. 94).