Munduko futbol txapelketapelketa
1. finalerdia
Frantziak Belgika garaitu du, eta finalean izango da hirugarrenez (1-0)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Umtitik buruz korner batean lortu duen golari esker egin du aurrera Didier Deschampes baionarrak entrenatzen duen taldeak.
-
Frantzia Munduko Txapelketako finalean izango da. Argazkia: EFE
Frantzia igande honetan jokatuko den Errusiako Munduko Txapelketako finalean izango da, Belgikari 1-0 irabazi baitio lehen finalerdia, Samuel Umtiti Bartzelonako atzelariak korner batean buruz sartu duen golari esker. Frantziarrek, horrenbestez, zapuztu egin dute belgikarren "urrezko belaunaldiak" lehen aldiz final batean izateko zeukan ametsa.
Hori lortzeko, orain arte Errusian hain emaitza onak ekarri dizkion formula bera plazaratu du Frantziak: markagailuan aurretik jarri eta kontraerasoan aritu, horretarako jokalari apartak baititu. Horren adierazle garbiak dira Kylian Mbappe eta bere abiadura geldiezina zein Antoine Griezmann eta bere jokatzeko adimena.
Hartara, frantziarrek hirugarren aldiz jokatuko dute Munduko Txapelketa bateko azken norgehiagoka. Lehendabizikoa, 1998an izan zen, euren herrialdean jokatutako txapelketan, eta orduko hartan Brasil azpiratzea lortu zuten. Bertan, zelai gainean, Didier Deschamps baionarra egon zen, hots, egungo Frantziako hautatzailea dena. Bigarrena, 2006an iritsi zen, Alemanian. Italia izan zen urte hartan izan zuten aurkaria, eta galtzaile atera ziren.
Gainera, duela bi urte beste final batean egon ziren, 2016ko Frantziako Eurokopan, hain zuzen ere. Alabaina, hura ere galdu egin zuten, Portugalen kontra.
Frantziarren aurkaria Kroaziak eta Ingalaterrak elkarren aurka lehiatu behar duten bigarren finalerditik aterako da.
Fitxa teknikoa:
Frantzia 1: Lloris; Pavard, Umtiti, Varane, Lucas Hernandez; Pogba, Kante, Matuidi (Tolisso, 86. min); Mbappe, Giroud (Nzonzi, 85. min) eta Griezmann.
Hautatzailea: Didier Deschamps.
Belgika 0: Courtois; Alderweireld, Kompany, Vertonghen; Chadli (Batshuayi, min. 91), Witsel, Dembele (Mertens, 60. min), Hazard; Fellaini (Carrasco, 80. min), De Bruyne; eta Lukaku.
Hautatzailea: Roberto Martinez.
Golak: 1-0, 51. min: Umtiti.
Epailea: Andres Cunha (Uruguai). TXartel horiak: Amonestó con tarjeta amarilla a Eden Hazard, Toby Alderweireld eta Jan Vertonghen (Belgika); Ngolo Kante eta, Kylian Mbappe (Frantzia).