Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Kroaziak kanpoan utzi ditu anfitrioiak, eta finalerdietara sailkatu da

Agentziak | Erredakzioa

Ivan Rakiticek egin du penaltietako gol erabakigarria. Luzapena binako berdinketarekin bukatu da.

  • Vidak luzapenean sartu du gola, baina neurketa penaltietan erabaki da / EFE.

    Vidak luzapenean sartu du gola, baina neurketa penaltietan erabaki da / EFE.

Kroaziak Ingalaterraren aurka jokatuko du finalerdietan, asteazkenean, Moskuko Luzniki zelaian. Errusiari 3-4 gailendu zaio, penaltietan, luzapena 2-2eko markagailuarekin bukatu ostean.

Sotxiko Fisht Stadiumean jokatu den partidan, Denis Txerixov egin du lehenengoak, 31. minutuan. Area kanpotik, modu ikusgarrian sartu du gola. 39.ean, baina, Mario Mandjukicen jokaldi bat Andrej Kramaricen erremate batekin bukatu da, buruz barrura.

Atsedenaldiaren ostean ez da aldaketarik egon markagailuan, eta luzapenean, Vidak egin du kroaziarren gola, korner batean. Fernandes, ordu laurden geroago, buruz errematatu du, eta markagailua berdindu du berriz.

Penaltietan, Errusiako Fedor Smolovek eta Mario Fernandes eta Kroaziako Kovacicek kale egin dute. Ivan Rakiticek sartu du azkena, Kroaziari sailkapena emanez.