Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Ingalaterrak penaltietan kanporatu du Kolonbia (3-4)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hegoamerikarrek partida berdintzea lortu dute Yerry Minak 93 minutuan sartu duen golaren bitartez.

  • Harry Kane partidan zehar lortu duen gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Harry Kane partidan zehar lortu duen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Ingalaterra Errusiako Munduko Txapelketako final-laurdenetan egongo da, Kolonbia penaltietan kanpoan utzi eta gero (3-4).

Carlos Bacca aurrelari kolonbiarrak bederatzigarren jaurtiketa huts egin du (bere selekzioaren bosgarrena zena), eta horrek Eric Dier Ingalaterrako jokalariari parada eman dio penalti erabakigarria sartzeko eta, bide batez, bere selekzioari hurrengo kanporaketan izateko eskubidea emateko.

Penaltietara iritsi aurretik, Ingalaterra irabazten hasi da norgehiagoka Harry Kane Tottenhameko aurrelari trebeak penaltiz erdietsitako golari esker (57. min). Alabaina, Bartzelonan ari den Yerry Mina atzelari kolonbiarrak neurketa berdindu du ia-ia amaieran, 93. minutuan sartu baitu gola berak ohi duen eran: buruz, korner batean.

Horrenbestez, Suedia izango da Ingalaterraren arerioa final-laurdenetan, suediarrek 1-0 irabazi baitiote Suitzari.

Fitxa teknikoa:

Kolonbia 1 (3): Ospina; Arias (Zapata, 115. min), Mina, Davinson Sánchez, Mojica; Carlos Sánchez (Uribe, 79. min), Wilmar Barrios; Cuadrado, Quintero (Muriel, 88. min), Lerma (Bacca, 61. min); eta Falcao.

Hautatzailea: Jose Pekerman (Argentina)

Ingalaterra 1 (4): Pickford; Walker (Rashford, 114. min), Stones, Maguire; Trippier, Henderson, Young (Rose, min. 102); Lingard, Delle Ali (Dier, 80. min); Sterling (Vardy, 88. min) eta Kane.

Hautatzailea: Gareth Southgate.

Golak: 1-0: 57. min: Kane, penaltiz. 1-1: 93. min: Mina.

Penaltiak: 1-0: Falcao. 1-1: Kane. 2-1: Cuadrado. 2-2: Rashford. 3-2: Muriel. 3-2: Hendersonek jaurti eta Ospinak gelditu du. 3-2: Uribek langara. 3-3: Trippier. 3-3: Baccak jaurti eta Pickfordek gelditu du. 3-4: Dier.

Epailea: Mark Geiger (Ameriketako Estatu Batuak). Txartel horiak: Wilmar Barrios, Arias, Falcao, Bacca eta Cuadrado (Kolonbia); Henderson eta Lingard (Ingalaterra).