Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

1-0

Suedia, final-laurdenetara Suitzari irabazi ostean

Erredakzioa

Suediarrek 1-0eko emaitzarekin irabazi diote suitzarrei final-zortzirenetako partida eta Errusiako Munduko Txapelketako final-laurdenetarako txartela lortu dute.

  • Emil Forsberg. Argazkia: EFE

    Emil Forsberg, Suitzari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

Suediak 1-0 irabazi dio Suitzari 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako final-zortzirenetako partida eta final-laurdenetarako txartela lortu du. Duela 24 urte sailkatu zen Suedia Munduko Txapelketa bateko final-laurdenetara azken aldiz, 1994 Amerikako Estatu Batuetako Mundialean.

Forsbergek sartu du partidako gol bakarra 66. minutuan, area kanpotik egin duen jaurtiketak Manuel Akanji suitzarrarengan jo ostean. Suitza ez da neurketa berdintzeko gai izan, eta munduko zortzi selekzio onenen artean sartu da.

Fitxa teknikoa:

1 - Suedia: Olsen; Lustig (Krafth, m.81), Lindelöf, Granqvist, Augustinsson; Claesson, Svensson, Ekdal, Forsberg (Olsson, m.81); Berg (Kiese Telin, m.90) eta Toivonen.

Hautatzailea: Janne Andersson.

0 - Suitza: Sommer; Lang, Djourou, Akanji, Rodriguez; Behrami, Xhaka; Shaqiri, Djemaili (Seferovic, m.74), Zuber (Embolo, m.74); eta Drmic.

Hautatzailea: Vladimir Petkovic.

Golak: 1-0, min. 66: Forsberg.

Epailea: Damir Skomina (SVN). Txartel horiak atera dizkie Lustig (min. 30), Behrami (min. 61) eta Xhaka (min. 67) jokalariei eta txartel gorria atera dio Michael Lang (min. 93) jokalariari.