Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

G MULTZOA | 3. JARDUNALDIA

Tunisiak emaitza irauli du bigarren zatian eta Panamaren garaipena zapuztu du (1-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde afrikarrak berrogei urte zeramatzan Munduko Txapelketan partida bat irabaztea zer zen jakin gabe.

  • Naim Sliti Tunisiako jokalaria. Artxiboko irudia: EFE

    Naim Sliti Tunisiako jokalaria. Artxiboko irudia: EFE

Tunisiak, Ben Youssefen eta Wahbi Kharziren golei esker, Panamaren aurka galtzen zihoan partidari buelta eman dio, Errusiako Munduko Txapelketako hirugarren jardunaldian.

Erdialdeko Amerikako taldea hasi da norgehiagoka irabazten, Yassine Meriahek bere selekzioko ate barrura bidali duen baloia dela medio. Aitzitik, bigarren zatian, Youssefek berdinketaren gola lortu du 55. minutuan, eta handik 10 minutura iritsi da Kharzirena, bere selekzioari hiru puntuak eman dizkiona.

Talde afrikarrak berrogei urte zeramatzan Munduko Txapelketan partida bat irabaztea zer zen jakin gabe.

Multzoko beste neurketan, Belgikak 0-1 irabazi dio Ingalaterrari.

Fitxa teknikoa:

Panama 1: Jaime Penedo, Luis Ovalle, Roman Torres (Luis Tejada, 55. min), Fidel Escobar, Adolfo Machado, Gabriel Gómez, Anibal Godoy, Ricardo Avila (Abdel Arroyo, 79. min), Jose Luis Rodriguez, Edgar Barcenas eta Gabriel Torres (Harold Cummings, 45. min).

Tunisia 2: Aymen Mathlouthi; Hamdi Nagguez, Rami Bedoui, Yashine Meriah, Oussama Haddadi, Ellyres Skhiri, Ferjani Sassi (Anice Badri, 46. min); Glaylen Chaaleli, Fakhreddine Ben Youssef, Naim Suti (Ahmed Khalil, 75. min); eta Wahbi Khazri (Bassem Srarfi, 87. min).

Golak: 1-0, 33. min: Yassine Meriah, bere atean. 1-1, 50. min: Ben Youssef. 1-2, 65. min: Wahbi Kharzi.

Epailea: Nawaf Shukralla (Bahrain). Txarte horiak: Ferjani Sassi, Anice Badri eta Glaylen Chaaleli (Tunisia); Ricardo Avila eta Luis Tejada (Panama).