Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Maroko, oso haserre VAR teknologia erabiltzeko moduagatik

Erredakzioa

Espainiaren aurkako partida berdindu ostean, Marokoko selekzioko jokalariek eta hautatzaileak protesta egin zuten bideoarbitrajea erabiltzeko moduagatik.

  • Espainia-Maroko. Argzkia: EFE

    Espainia-Maroko (2-2) partidan eman zen liskarraren unea. Argzkia: EFE

Marokok eta Espainiak bina egin zuten Errusiako Munduko Txapelketan jokatu zuten hirugarren partidan. Marokoren azken partida izan zen gainera, txapelketatik kanpo geratu baita. Aurrera egiteko aukerarik ez zuten arren, Marokoko selekzioko jokalariak eta hautatzailea kexatu egin ziren VAR teknologia erabiltzeko moduagatik.

Espainiaren bigarren golean, markagailuan berdinketa ezarri zuen golean, bideoarbitrajeak argitu behar izan zuen Iago Aspasen gola legezkoa izan zen, epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi baitzuen, marrazainak esanda. Hala ere, errepikapena ikusita eta VAR teknologia erabilita, gola balekoa izan zela baieztatu zuten. Gola korner baten bitartez etorri zen. "Espainiaren bigarren golaren aurretik baloia alde batetik atera zen, eta kornerra bestetik atera zuen Espainiak. Baloia alde batetik irtenez gero, bestetik atera al da? Epaileek argitu beharreko galdera da, baina saiatu naiz epaileekin hitz egiten eta atea itxita zuten", esan zuen Herve Renard Marokoko hautatzaileak.

Nordin Amrabat jokalaria telebistako kamerei zuzendu zitzaien partida jokoan zela, eta "kaka bat da" esan zuen oihuka. Achraf Hakimi Real Madril taldeko jokalari marokoarraren ustez, "bideoarbitrajeak gehiago egin du selekzio baten alde bestearen alde baino. Jokaldi batzuk beste batzuk baino polemikoagoak izan dira, eta epaileak ez ditu ikusi nahi izan. Espainiarenak, aldiz, ikusi egin nahi izan ditu".

Munir Mohand Mohamedi atezainaren arabera, "ez digute beste selekzioei emandako tratu bera eman, ez dute partida gelditu, ez dute bideoarbitrajea erabili... horregatik kexatu gara".